Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Atez atekoa, Belgikatik Euskal Herrira

Rotterdameko Erasmo nor zen
ondo jakin gabe, 9.000 euskal
ikasle inguruk Erasmus programan
parte hartu dute azken bost
urteotan. Erasmusak aurten bete
ditu 25 urte ikasleak atzerriko
herrialdetara eroaten, mende
laurdena. Nik Belgikan egin nuen
nirea 2003an. 

Urte hartan Belgikan bizi zen
giroa gaur egunekoa bainoa askoz
ere bareagoa zen, bai ekonomia
ikuspegitik eta baita politikotik ere.
Valoniarrak (hegoaldekoak)
behintzat, lasai bizi ziren eta ni
euren lasaitasunean ito moduan
egiten nintzen. Prepotentziaz edo,
esaten nien, Euskal Herrian
buruhauste
“garrantzitsuagoak”
genituela, alegia, zabor bilketaz
edo espaloiez jardun beharrean,
indarkeriaz, erabakitzeko
eskubideaz, euskaldunen
eskubideez, etab. jarduten
ginela. 

9 urte beranduago, Belgikar
batek nitaz barre egin ahalko luke.
Badirudi
“normalagoak”
bihurtzen ari garela eta Euskal
Herrian ere zaborren kudeaketaren
eztabaida gizarteratu dela.
Gipuzkoan atez atekoa ezartzen
hasi dira eta Durangaldeko
mugetara iritsiko zaigu laster,
Debagoienara. Urte bete geratzen
da Legebiltzarrerako
hauteskundeetarako eta horixe
izango omen da ezkerreko
abertzaleen eta eskuineko
abertzaleen arteko ika-mika
nagusia. Eztabaida horretan, bitxia
eta kezkagarria iruditzen zait
entzutea, gobernua galdu duenak,
oposizioan zegoenaren diskurtsoa
mantentzen duela oposizio lana
egiteko; eta oposiziotik gobernura
salto egin duenak, gobernuan
zegoenaren diskurtsoa mantentzen
duela.

Gipuzkoan eta EAEn, EAJ
gobernuan egon denean, ez du
beharrezkoa ikusi herriari gai jakin
baten inguruan galdetzea. AHT
ereduko. AHTren aurkakoek,
esaterako, herritarrak informatu
gabe eta herritarrei galdetu gabe
egiten ari dela salatu izan dugu.
Eta orain estrategia aldatu dute,
orain bai, orain zilegi da herritarrei
parte-hartze zuzena eskatzea,
hainbaten, zaborren kudeaketak
merezi duelako. Bilduk, aldiz, EAJk
urte askoz erabili izan duen
aitzakia jartzen dihardu. Alegia,
“gure hauteskunde
programan zetorren atez atekoa
ezarriko genuela; beraz, ezartzea
tokatzen zaigu”. Eta diot
nik, EAJren programetan ere argi
eta garbi esan izan da AHT nola
edo hala eraikiko zela. Eta ez
genion bada AHTren inguruan
parte-hartze zabalagoa eskatzen?

Bidebanar, esan behar dut
2003an Belgikan nengoela ezagutu
nuela atez ateko sistema, eta
harrez geroztik, sistema hori
defendatu dut. Soberan dago
esatea, ordea, kostatu zitzaidala
atez atekoa ulertzea.  

 

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados