Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Albiste pozgarri bat badut!

Besterik ez nuke nahi, ikasturtea ixteko zutabe hau, albiste pozgarriz josteko aukera izatea baino. Baina, errealitatea tematia da, eta ez digu aspaldiko partez atseden handirik eman. Dena dela, ni baino tematiagorik munduan ez dago, eta itxaropen hazia erein nahiko nuke hizki, puntu, koma eta kakotx hauen artean. Inork ur apurtxo bat botatzen badio, izango dugu, agian, bideari ekiteko besteko indar eta kemen.

Kanpoarekin gehien komunikatzen garen aldi honetan, ez diogu barruko deiadarrari aditzen, eta telebistari arreta osoa jartzen diogun bitartean ez diogu ondokoak esan behar duenari erreparatzen. Eta, mezuetaz ari garen honetan, konturatu al zarete zer nolako mezuak helarazten zaizkigun?

Egunkariaren lehen orrialdean jasotzen dugu lehen kolpea. Azken albisteetara iritzi behar, albiste neutro edo “onen” bat jasotzeko. Beno, kirolzalea  bazara, beste aukeraren bat izan dezakezu pozteko… edo hondoratzeko. Poz hori etortzekotan ere, zure bihotzeko kutuna aurtengo irabazlea baldin bada, jakina.

Telebistarik ez dezagun piztu! Informazioa hobian lurperatuta dago aspaldi. Audientzia gerran murgilduta bizi dira horiek. Hortxe be merkatua jaun eta jabe. Markek ordaintzen dute, eta edonon bezala, diru-zorroa daramana nagusi. Imajinatzen ditut bulego batean zenbakiei begira. Txori zauritu baten heriotzak ikusle kopururik handiena bilduko balu, horixe emango lukete gau eta egun, eta guk egun eta gau ikusi. Sorgin gurpila berriro martxan.

Azterlan soziologiko deitu dute, besteen bizimoduaz jakiteko, eta hurkoak egin beharko lukeena arautzeko gosea asetzeko asmatu dutena. Hori ere, beste aldetik ematen zaizkion albiste tristeetatik ihesi dabilen herritarra ondo harrapatuta.

Ba, hainbeste albiste txar, hainbeste etsipen eta azaleraino sartu zaigun horrenbesteko beldurrari exortzismoa egiteko edo, duela egun pare bat jaso nuen ene adiskideak karramarroari aurre egin, eta momentuz behintzat, lehen erasoaldian irabazi diolako albistea. Neure azalekoari gertatu izan balitzaio bezala sentitu izan dut poza, hasierako izua sentitu nuen bezalaxe.

Gauza pertsonalegia agian, hemen kontatzeko. Eta ondotxo dakit halakoak han hemenka daudela sakabanatuta, ortuan ereiten diren haziak bezala, eta batzuetan galdu eta besteetan irabazi egiten dela. Motxilan daramatzagu denok batekoak eta bestekoak.

Igandero hemen agertzeko eskailerak igotzen hasten naizenean, askotan pentsatzen dut beste alde horretan nor egon ote daitekeen, eta irakurle potentzial izan ditzakedanak neure ondora ekartzen ditut, hitz saltsa eta dantza honetan murgiltzen naizen bakoitzean; etxerako autobusean, laneko atsedenean edo larunbat gau bakarti isilean. Izenik ez duzu, baina zu zeu irudikatu zaitut, gazte eta adineko, euskaldun trebe edo hasierako, emakume, gizon edo auskalo -garrantzirik ote du horrek?- irribarretsu, pentsakor, triste, alai….

Zuretzat ekarri nahi izan dut gaur itxaropenik egon badagoelako berria. Dela osasuna, dela lana, dela bizimodua. Une ilunenean ere, argitxoa badago, ondo begiratu ezkero.

Uda on-ona opatzea baino ez zait falta, eta ekaitzean bizi direnei, onik irten daitezen desiratzea. Ondo bizi, ondo izan. Irailera arte.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados