Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Adimenez sentitu edo/eta sentimenduz pentsatu

Zerk emango digu bidea? Gauzak hotzean pentsatzeak ala objetibotasuna baztertu eta gure emozioen gidaritzari jarraitzeak? Gaurko egunean, zientzia eta teknologia ditugu maisu, merkatua dugu gure bizitzaren jaun eta jabe, eta produktibotasuna pertsonaren balioa jakiteko neurri. Baina, itxurazko gogorkeria eta hoztasunaren atzetik gizatasunaren balioa nabarmentzen duen kontzeptua  zabaltzen hasi zaigu: Adimen emozionala.

Adimen emozionala omen da nork bere sentimenduak antzemateko gaitasunaz gain, hurkoarenak ezagutzeko eta kontuan hartzeko, eta sabeletik burmuinera behetik gora eta goitik behera doan zurrunbiloa ondo maneiatzeko gaitasuna. Terminoa Daniel Golemanek  ezagutarazi zuen 1995 urtean, Adimen Emozionala izenburuko liburuaren bidez garatu zuen hausnarketan. Psikologo estatubatuarrak ezarri zuenez, gaitasun emozional ondo garatuak dituzten pertsonek asebete bizitzeko eta beren jardun pertsonal zein profesionalean eraginkorragoak izateko, eta ondorioz, beren produktibotasuna erraztuko dituzten buru-ohiturak menderatzeko aukera handiagoak dituzte; emozioetan ordena jartzerik ez duten pertsonek ordea, beren barne borroken mende daude, eta anabasa honek lanean kontzentratzea edo argitasunez pentsatzea eragozten die.

Polito eta txukun geratzen zaizkigu hitzak, pentsamendu hotz eta ondo garatuaren fruitu direnean, baina guztiz bestelakoa da sentitzen duguna adimenez gobernatzen jakitea. Hainbatetan gertatu da adimen koefiziente handiren poderioz, bere lanbidean  nabarmentzen diren pertsonek, harreman pertsonaletan ez dutela horrenbesteko arrakasta izaten. Alderantziz ere, teorian hain buru argiak ez direnek bizimodu oparoagoa izaten amaitzen dute batzuetan, beren emozio eta sentipenen nagusi egin direlako eta  adimenarekin uztartzen jakin izan dutelako.

Enpresetan eta esparru profesionalean, oraintsu hasi dira sentipenetaz eta adimen emozionalaz hitz egiten. Adimen emozionala, PNL (programazio neurolinguistikoa) terminoak uztartu zaizkio produktibitateari, eta nagusi izateko modu berriak hedatzen ari dira. Coach izenekoek gure onena ateratzen laguntzen digute eta nagusi eta langile arteko mailaketa bertikala ezberdintasun horizontal bihurtzen hasi zaigu toki batzuetan.Ondo daude horiek guztiak  teoriak, baldin eta adimenez eta sentimenduz aplikatzen badira, eta langileari  produktibo izateko gaitasunarekin batera,bere gizatasuna aitortzen baldin bazaio.

Duela urte batzuk ezagutu nuen lankide eta lagunaren hitzekin amaitu nahiko nuke gaurkoa. Adimen emozionalaz baino, emozioen adimenaz hitz egiten zuen berak. Ikasbide ditut bere hitzak, lehen eta orain eta gero. Zure baimenarekin Pepe: Bizitzen garen heinean, besteetaz geure buruaz baino gehiago dakigula ohartzen gara. Emozioei ez diegu garrantzi handiegirik ematen, gu geu garena osatzen dutelako. Baina emozioak ere adimendunak ere badira eta hitz egiten digute, gu batzuetan  entzuteko prest egon ez arren. Halakoetan, gu galtzaile. Josep Julian

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados