Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Indarkeriaren balantzea Elorrion

Urtean zehar, behin eta berriro, udal eragileok indarkeria matxistaren aurka atera gara adierazpenen bidez, kontzentrazioen bidez, sentsibilizazio-kanpainen bidez… baina ez da nahikoa izan. Oraindik orain, gizon batzuk ez dira enteratu elorriar askok, emakumeok zein gizonok, emakumeon kontrako edozein indarkeria-motari ‘0 Tolerantzia’ esan diogula.

DURANGALDEKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO KOORDINAZIO-PROTOKOLOAren barnean genero-indarkeriagatik  (bikote edo bikote ohia ) 7 salaketa egon dira Elorrion 2016ean. UDAL BERDINTASUN BULEGOTIK , 7 horietaz aparte, indarkeria matxistarekin lotutako 13 kasu kudeatu ditugu: batzuk aholku eske jarri dira gurekin harremanetan, beste batzuk laguntza eske, beste batzuek poliziaren esku-hartzea behar izan dute, badira iradokizunak egitera hurbildu direnak ere bai.

2016 urtea emakumeen kontrako beste indarkeria-kasu batekin amaitu dugu. Urteko azken astean Elorrion beste emakume batek salatu behar izan ditu gizon elorriar baten jazarpenak. Epaileak urruntze-agindua jarri dio. Oso larria da gure ustez. Nazkatuta eta haserre gaude. Ozen esan nahi dugu: ez dugu onartzen Elorrion horrelako portaerarik.

Eta horregatik, publikoki salatu nahi izateaz gain, emakumeari gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu, eskerrak eman bere ausardiagatik, publikoa egiteagatik eta salatzeagatik. Eta jokaera horiek baztertzea erabaki duzuenoi esan gure babes osoa duzuela.

2017 urtean lan horrekin jarraituko dugu, emakumeen kontrako indarkeria Elorriotik ezabatzeko ahal den guztia egiten.

Gainera, idatzi honen bidez elorriarroi animatu nahi zaituztegu horrelako jokamoldeekin jarrera kritikoa eta aktiboa izatera, ez onartzera zure koadrilan, zure negozioan, zure familian, zure lanean, zure bizitzan,… inolako jazarpen sexistarik.

Salatu, laguntza eske etorri udaletxera, ez isildu, martxan jarri !!!

Elorrioko Berdintasunerako zinegotzia

Artículos: 2
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados