Ilusioz beteta eta osasun-muga barik, Olentzero eta Mari Domingik Durangaldeko herri guztietara helduko dira bihar. Eskualdeko zein Euskal Herri osoko etxeetan opariak utzi aurretik, kalejirak egingo dituzte umeen eta nagusien berotasuna eta eskariak jasotzeko.
Amorebieta-Etxano
Udaberri Dantza Taldeak antolatuko du Zornotzako Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira, 18:00ak aldera abiatuko da Biarritz industrialdetik eta Gudari, Nafarroa, San Juan eta San Migel kaleak zeharkatu ondoren Herriko plazara iritsiko dira. Bertan, ikazkinak eta bere lagunak, eserlekua hartu eta agurtu eta gutunak eman nahi dizkieten haurrei harrera egingo diete.
Goizean, lau modalitate desberdinetan egingo den XVIII. Belatxikieta Igoera antolatu du Zornotza Extrem taldeak. Ibilbideak dituen 14 kilometroak egiteko irteerak Zelaieta parketik egingo dira; lehena, oinezkoena, 9:30ean izango da; trail modalitatekoak 10:15 abiatuko dira; canicrossekoak 10:20an, eta 12 kilometroko ibilbidea izango duen BTTarena 10:30ean. Oinezkoek 5 euro ordainduko dute eta gainontzekoek 10 euro. Txorizo, salda eta garagardoekin hornitutako bi anoa puntu egongo dira.
Durango
F. J. Zumarraga Institututik abiatuko da 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Ezkurdiko kioskoraino egingo duten ibilbidean herriko hainbat taldek parte hartuko dute: Kriskitin dantza taldea, Tronperri dantza taldea, Txoritxu Alai dantza taldea, Inurri Eskaut taldea, Txiri Txiri taldea, Tabira Musika Banda, B. Ertzilla Musika Banda eta txistulariak, Jaizale Txistu taldea, Durangoko Orfeoia, Ekuadorreko Virgen del Cisne eta Herriako eta Madalenako Auzo Alai auzo elkarteak.
Abadiño
Olentzero eta Mari Domingi 17:00ak aldera helduko dira Traña-Matienara, eta bertatik abiatuko da Muntsaratzeraino egingo duten kalejira. Bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko du Udalak Traña-Matienatik. Muntsaratzen, zirku garaikidean oinarritutako ‘Adarrak’ ikuskizuna eskainiko du Zirkozaurre konpainiak, eta emanaldiaren ostean harrera egingo zaie Olentzerori eta Mari Domingi denok batera Txanporta plazaraino joateko.
Goizean kirolak izango du protagonismoa, 11:30etik aurrera Gabonetako lasterketa herrikoia egingo baita Muntsaratzen.
Iurreta
12:00etarako jarri dute hitzordua Aita San Migel plazan, Olentzerori eta Mari Domingiri itxaroteko. Ondoren, trikitilariek alaitutako kalejira abiatuko da herritik zehar eta bertaratzen direnei, baserritar jantzita gerturatzea eskatu die Udalak.
Berriz
Gabon eguneko ekitaldiak, goizeko 9:30ean Olakueta plazatik abiatuta, herriko auzoetara egingo den ibilaldiarekin hasiko dira. Arratsaldeko 17:30ean berriz, udaletxetik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi, probalekuraino egingo duten joanaldiarekin. Udalak baserritar jantzita parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Elorrio
Olentzero eta Mari Domingik bi urgazpen egoitzetara joango dira lehenengo herriko txistulariekin egingo duten kalejiran, eta 18:00ak aldera plazara iritsiko dira Besaide dantza taldeko partaideen laguntzarekin. Dantza saioaren ostean, herriko ume guztiek bi pertsonaiei eskariak egiteko aukera izango dute.
Mallabia
Gabon eguneko ospakizunak, 18:30etan hasiko dira Olentzerori eta Mari Domingiri plazan egingo zaien harrerarekin. Gabonetako opariak ekartzen dituzten pertsonaiei idatzitako gutunak liburutegian, eskolan eta udaletxeko buzoian uzteko aukera izan dute ume eta gaztetxo mallabitarrek.
Zaldibar
Eguerdian helduko dira Zaldibarrera Olentzero eta Mari Domingi. 12:00etan harrera egingo zaie Olazar kalean eta ordu erdi geroago ongi etorri jaialditxoa egongo da Zaldua plazan. Ekitaldian, Zaldibarko umeak eskutitzak eta txupeteak aurrez-aurre emateko aukera izango dute.
Olentzero eta Mari domingi joan zaizkigu
mendira lanera (emakumeak ere enpoderatuak bait dira)
intentzioarekin
ikatz egitera (ekoizpen-bide jabetza komuna eta langileena bait da)
Aditu dutenean
Lenin jaio dela
lasterka etorri dira
berria ematera
Horra! Horra!
Gure Olentzero eta Mari Domingi,
Browning pipa ortzetan dutela
eserita daude
Kapoiak ere baditu,
arraultzatxoekin,
bihar meriendatzeko
botila ardoarekin (emakumeek ere bakarrik eta mozkortuta itzultzeko eskubidea dutelako)
Olentzero buru handia
entendimenduz jantzia (Mari Domingi bizkorragoa da, hala ere)
bart arratsean edan omen du
bost arrobako zahagia
Hau urde tripa handia! (Mari Domingik ordea, her body, her rules)
Tralalalala tralalalala (bis)