Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Oier Araolaza eta Izaskun Ellakuriaga dantzaz eta emakumeaz mintzatuko dira

Oier Araolaza eta Izaskun Ellakuriaga dantzaz eta emakumeaz mintzatuko dira

‘Berbetan’ elkarrizketa ekimenaren ‘Generoaz berbe(r)tan’ zikloko hirugarren eta azken solasaldia izango da etzi, asteazkena 25, 19.00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ekitaldian Izaskun Ellakuriagak Oier Araolaza dantzaria elkarrizketatuko du eta saioan ‘Generoa dantza tradizionalean’ izango dute berbagai.

Solasaldian tradizioa eta generoaren inguruko hausnarketa egingo dute eta, batez ere, tradizioak euskal dantzetan izan duen eragina aztertuko dute. Hizketaldian hainbat galdera erantzuten saiatuko dira, tarteko, emakumeak zenbatetan izan diren plazatik at eta egitate hori  tradizioa edo aitzakia den.

Bizkaia Irratiko kazetariak den Izaskun Ellakuriagak gidatuko duen ekitaldian, elkarrizketatua Elgoibarren jaiotako Oier Araolaza (1972) dantzari eibartarra izango da. Araolazak Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditu eta, azken urteotan,  Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantza taldeetako kidea izateaz gain dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari da buru-belarri dantzan.com elkartean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados