Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Nonahi zabalduko da eskualdean txerriki errearen usaina

TxitxiburduntziTxitxiburduntzi edo Basokoipetsu egunaren jatorria baserri-giroan badago ere, gaur egun mendian ez ezik, kalean zein bestelako lekuetan egiten da jarduera hau. Kokapena aldakorra bada ere, ospatze eguna bere horretan mantentzen da, aspalditik egin baita garizuman sartu aurretik, hain zehatz, Ihauteri aurreko domekan.

Basokoipetsu edo Txitxiburduntzi ospakizunaren ardatza sua piztu eta txingarra egin ondoren, makilatxo baten sartutako txorizo, txistorra, hirugiharra edo bestelako txerrikiak erretzen dira. Horren ostean, giro onean eta edateko zerbaiten laguntzarekin, prestatutakoa jaten dute bertaratutakoek.

Durango

Ohitura honi lotutako hainbat ekimen egingo dira bihar, besteak beste Durangoko elkarte eta taldeek antolatutakoak. Tabira Mendi Taldeak antolatutako ekimena goizeko 9:00etan abiatuko da Andra Mariko elizpetik, 8,2 kilometroko ibilbidea egiteko. Partaideek Artabilla, Etxano auzoa eta Larringan atzean utzi ondoren,  Mañarirantz jaitsiko dira eta ondoren Lejartzatik Izurtzako Santo Tomás Baselizara joango dira. Ibon Murua gidari dela, 451 metro gainbehera positiboa duen ibilbidea egingo dute partaideek.

Antolatzaileek sua eta edaria jarriko dituzte eta txorizoa eta ogia berriz, bakoitzak berea jarri beharko du.

Landako Eskolan egingo duten txitxiburduntzia berriz, goizeko 11:00etan hasiko da. Landako Eskolako guraso elkarteak antolatutako ekimenarekin ateratako dirua ikas bidaiarako bideratuko da eta bertaratzen direnek edalontzia erosteko aukera ere izango dute.

Herria auzo elkarteak ere bere egoitza aurrean egingo du txitxiburduntzia, kasu honetan arratsaldeko seietan. Ordu horretatik aurrera erretzeko txorizoak eta lagungarriak izango diren ogia eta ardoa izango dira, musikaz girotutako ekitaldian. Jasotako dirua Maiatzaren 1ean auzoan egiten den Danborradarako danborrak erosteko bideratuko da.

Iurreta

Iurretan ere ospatuko dute Basokoipetsua, baina kasu honetan Aita San Migel plazan izango da. Aitte San Migel Jai Batzordeak antolatutako ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Berriz

Berrizen egingo duten Basokoipetsu jaia,  Berroiz Ikasleen Guraso elkarteak antolatu du. Prestatutako egitaraua goizeko 10:30ean hasiko da Olakueta plazan, bertatik irtengo baita Hormastegi, Eraña, Eitua eta irteera puntuan amaituko da umeekin egindako mendi ibilaldia.

12:30etik 14:00etara, Txitxiburduntzia egingo da Olakueta plazan, bakoitzak bere makila, txorizoa eta ogia eraman beharko dituela. Jaia girotzeko,  jolas herrikoiak egongo dira.

Zaldibar

Zaldibarren mendian ospatuko dute Zaldua Mendi Taldeak antolatutako ‘Txitxiburduntzi Eguna’. Parte hartu nahi duten herritarrek goizeko 9:30ean abiatuko dira udaletxetik eta Arietzu mendiko bidea hartuko dute. Tontorrean partaideen argazkia aterako dute.

Mendizale zaldibartarrek Goierrira joango dira ondoren eta 11:00ak aldera txitxiburduntzia egingo dute betan.  Antolatzaileek txorizoa, urdaiazpikoa, ogia eta edaria jarriko dituzte.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados