Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Nire Etxea atzean utzi” ondoren
A Coruñako Deportivon jokatuko du Eneko Boveda durangarrak

 

 

Eneko-Boveda-DeportivoEneko Boveda (1988-12-14) futbolari durangarrak Athletic Club taldea utzi eta A Coruñako Deportivon jokatuko du aurtengo denboraldia eta hurrengo biak. Eskuin defentsak gaur bertan egingo du sendagileen azterketa eta, ezustekorik egon ezean, kontratu berria sinatuko du talde galiziarrarekin.

Jokalari durangarrak esker onez agurtu du azken urteetan bere taldea izan den Athletic. San Mameseko taldearen twitterreko kontuan Bovedak jarritako mezuan honako hau idatzi zuen: “Hainbat bizipenen ostean oroitzapen onenekin eta esker oneko hitzekin gustatuko litzaidake Nire Etxea atzean uztea”.

Eskuin atzelari durangarra 11 urterekin sartu zen Lezaman eta “18 urte geroago irtengo naiz”, tartean “Eibarren urte zoragarri batzuk pasa ondoren”. Gainera, besarkada handiak banatuz agurtu zituen “nire eguneroko jarduna eramangarriago eta zoriontsuago egiten lagundu didaten guztiei”.

Zaletuak ere kontuan izan ditu jokalariak bere agurrean, “Athletic klub ezberdin bat dela sinesten dutenei” hain zuzen, eta animatu zien “gure kluba eta gure filosofia maitatzen, eta maitatu zuen jokalariak, aldagela horretan altxor handi bat dago eta”.

Bobedak eskerrak eman zizkien ere “tokatzen zaiena baino zerbait gehiago egiteko prest dauden denei” baita ere “sukalde barruan fokoetatik urruti dauden askori […] zuetariko batzuk nire momenturik gaitzenetan alboan izan zaituztet eta”.

Futbolari durangarrak aurten amaitzen zuen Athelticekin zuen kontratua eta aurtengo denboraldianLigako sei partida eta Europa Leagueko taldeen faseko beste bi neurketa jokatu ditu.

Eneko Boveda 2000. urtean hasi zen Lezaman eta 2009an Athleticeko lehen taldearekin debutatu zuen. 2011an Eibar taldeak fitxatu zuen eta talde armaginean lau urte eman ondoren 2015-2016 denboraldian berriro itzuli zen Athleticera. San Mameseko taldearekin 37 partidu jokatu zituen 2015-2016 denboraldian (Ligako 23, Europa Leagueko 9, Kopako 3 eta Superkopako 2) eta 23 norgehiagokan hartu zuen parte 2016-2017 denboraldian (Ligako 19, Kopako 3 eta Europa Leagueko 1).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados