Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Musikari eta abeslari ugari bilduko ditu Jaizale txistu taldeak Gabonetako kontzertuan

DurangoJaizaleGabonKontzertuaDurangaldeko Jaizale Txistulari Elkarteak domekan eskainiko du urteroko Gabonetako kontzertua, eta aurten ere musikari eta abeslari ugari bilduko dira eskualdeko txistulariekin. San Frantzisko elizan izango den saioa 13:00etan hasiko da eta bi ordu lehenago entsegu orokorra burutuko dute.

Felipe Zelaieta bertsolariaz gain Xabier Iturriagaetxebarria perkusionista, Alex Agirrebeitia pianojolea, Iñaki Leibar trikitilaria, Iratxe Oses, Alberto Asla, Josu Otxotorena eta Koldo Izagirre metal jotzaileak eta Nagore Pastor, Miren Eeles, Onintza Azkarate, Amaia Jaio eta Juanan Hernández biolin jotzaileak arituko dira.

Kantariak berriz, Irene Lasa, Mireia Aranzabal eta Eneritz Elgezua sopranoak; Aintzane Arroitajauregi, Arrate Bañares, Itziar Lasa eta Ainhoa Garcia kontraltoak; Fernan Alsasua, Josutxu Irasuegi, José A. Mugerza eta Balentin Sagastizabal tenorrak eta Kalo Aranzabal, Gonzalo  de la Cruz eta Felix Maiztegi baxuak izango dira.

Eguneko programan Gabon kantak zein bestelakoak tartekatuko dira eta pieza ia guztiak Fer Aurrekoetxeak moldatu ditu. Agerraldia Tapia eta Leturiaren ‘Ai hau gauaren zoragarria’ piezarekin hasiko da eta jarraian F. Lavillaren ‘Aintzaldu aingeruak’ eta ‘Din, dan don’ eta ‘Ez dauko bexiguak’ pieza herrikoiekin jarraituko du.

Ondoren, Leonard Cohenen ‘Hallelujah’, ‘Hator, hator’ eta ‘Kas, kas atean’ herrikoiak izango dira entzungai eta jarraian eskainiko dituzten Aita Donostiaren ‘Oi Betleen’, ‘Olentzaro begi  gorri’ pieza herrikoia eta Luis Urteagaren ‘Alborada Navideña’rekin osatuko da kontzertua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados