Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musika eta ekitaldi ugariz beteko da berriro ere txosna-gunearen “inguru naturala”

Musika eta ekitaldi ugariz beteko da berriro ere txosna-gunearen “inguru naturala”

Pantxike Txosna Batzordeak egitarau oparoa prestatu du San Fausto jaietarako eta Pinondo inguruan kokatuko diren hiru txosna eta lau karpak ekitaldiz eta animazioz beteko dira. Lehiaketa gastronomikoak eta bazkariak, jolasak eta olinpiadak, erreka jaitsiera, kalejirak… Eta jakina… musika!, aurten ere txosna-gunean doinu ugari eta gustu guztiak asetzeko erritmoak izango baitira. Aurten, Durangoko euskararen aldeko GUKA mugimenduak piztuko du jaiari hasiera emango dion txupinazoa.

Hamabost eragile batzen dituen Pantxike Txosna Batzordeak, Pinondo ingurua izango du berriro ere txosna-gunearen kokagune eta, urriaren 10ean hasi eta 19a bitartean, “egitarau bete eta erakargarria eskaintzeko” asmoa dute.

Kokagune horretan egoteak errotazioaren behinbehineko etenaldia dakar eta Pantxiketik gogo onez hartu dute erabakia, hori delako “gure inguru naturala” eta txosna-guneak leku finko bat behar duelako “Durangoko erdigunetik eta jai girotik gertu”.

GUKAk piztuko du jaia

‘Jaiak herritik herriarentzat’ leloari eusteko “jai parte-hartzaile, euskaldun eta parekideak” aldarrikatzen
dituen batzordeak, edade eta gustu desberdineko herritar eta bisitarientzako ekintzak prestatu ditu. Gainera “jaiak egunez eta gauez ospatzeko ahalegina” egin dutela diote.

Aurten, Berbaro euskara elkartearen 25. urteurrena eta Euskal Herrian Euskarazen 35. urtemuga dela eta, jaiei hasiera ematen dion suziria Durangoko Euskararen aldeko GUKA mugimenduak piztuko du. Aspalditik edo azken urteetan arrakastatsu bilakatu diren ekitaldiak aurten ere ez dira faltako, esate baterako San Fausto egunean bata bestearen jarraian izango diren paella txapelketa eta erreka jaitsiera. Arroza osagai nagusia izango duten paellak prestatu, lehiaketara aurkeztu eta dastatu ondoren, Tabiran hasiko da Mañaria errekaren jaitsiera partehartzaile eta koloretsua.

Ohikoak diren umeei zuzendutako tailerrak nobedadearekin datoz. Izan ere, Santa Ana plazan urriaren 12rako prestatutako ekitaldi eta jolasen artean, Inguru Abenturak tirolina eta beste hainbat abentura kirol eta jolas eskainiko ditu.

Beste hainbat ekitaldik, gazte eguneko txupinazoa, patata tortilla txapelketa, olinpiadak, txahal errearen bazkaria, kalejirak, 18an izango den mozorro eguna edo elkartasun egunak ere ez dute kale egingo egitarauan.

Gaua eta musika bata besteari lotuta etorriko dira eta aurten hamaika talderen ekitaldiak iragartzen dira. Lehen saioa, urriaren 10ean, Dinero, Minor Empires eta La M.O.D.A. taldeen kontzertuekin osatuko da. Biharamuneko gau-belan Pixontxis eta Iheskide talde elorrixarrek eta Niña Coyote eta Chico Tornadok beteko dute eszenatokia. 17ko protagonistak berriz, Han, Glaukoma eta Kashbad izango dira eta 18an izango den azken saioan Euskabaret eta Luhartz taldeek musika egitaraua osatuko dute.

Durangoko txosnak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados