Friso
Friso
Friso
Friso

Muntsaratzen emango den ‘Luis eta estralurtarrak’ pelikularekin hasiko da gaur ‘Udako zinea’ ekimena

AbadiñoDantzaCartel.jpg
‘Dantza’ filma datorren astelehenean emango da Zeletabe plazan.

Abadiñoko Udaleko Kultura eta Berdintasuna arloek antolatutako ‘Udako zinea’ ekimena hasiko da gaur bertan Muntsaratz auzoan emango den ‘Luis eta estralurtarrak’ euskarazko filmarekin.

Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimena abiatzeko pelikula, estralurtar dibertigarriak protagonista diren marrazki bizidunen filma da. 12 urte dituen Luisek, denbora asko pasatzen du bakarrik eta bere etxean jausten diren hiru estralurtarrekin adiskidetuko da.

Ekimen honetako bigarren ekitaldia uztailaren 15ean izango da Zeletabe plazan, ‘Dantza’ filma pantailaratuz. Telmo Esnalek zuzendutako pelikulak Euskal Herriko folklorean dauden dantza mota desberdinen berri ematen du, dokumentua eta eszenifikazioaz baliatuta.

‘Udako zinea’ ekimena Arantxa Etxebarriaren ‘Carmen y Lola’ filmaren emanaldiaren amaituko da uztailaren 22an. Traña-Matienako plazan emango den filma honek bi neska ijitoren arteko maitasun harremana jartzen du agerian. Proiekzio horren helburua da harreman afektibo-sexualen aniztasuna ikusaraztea.

Hiru filmak 22:00etan emango dira eta euria egiten badu, probalekuan proiektatuko dira ‘Luis eta estralurtarrak’ zein ‘Dantza’ filmak eta ‘Carmen eta Lola’ berriz, Matienako eskoletako aterpean.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados