Banner en desktop Banner en moviles
Abadiñoko Udala
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea
Maristak Durango

Miren Artetxe bertsolariak ‘Geuretik Sortuak’ kultur egitasmoa garatuko du Atxondon

Miren Artetxe eta Eneritz Agirre Atxondoko alkatea.

Udalbiltzak antolatutako ‘Geuretik Sortuak’ kultur egitasmoaren hirugarren edizioa martxan da. Aurten 30 sortzaile aukeratu dituzte, beste hainbat herritan kultur egitasmoak garatzeko. Atxondo da proiektuan parte hartuko duen herri bat eta Miren Artetxe Sarasola bertsolari eta ikerlari hendaiarra hartuko du.

Artetxeren sormena eta Atxondo ipuin batek lotuko ditu. Artetxek heriotzari eta haren inplikazioei buruz hausnartzeko baliatu gura du ‘Geuretik Sortuak’ beka eta heriotza bat muinean izango duen ipuina Atxondon kokatuko du. Horrela, Atxondotik abiatuta, unibertsala den gaiaren askotariko ertzak jorratu gura ditu.

Artetxek egonaldi bat egingo du Atxondon proiekturako inspirazio iturri moduan. Egonaldian, askotariko jende-taldeekin espazioa eta denbora konpartitzea da helburua, herriko bizimodua, ohiturak eta errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gainera, herritarrentzat irekiak diren ekitaldiak antolatzea gustatuko litzaioke. “Oso pozik nago egonaldia Atxondon egitearekin, nire eguneroko errealitatetik urrun geratzen delako eta Anbotopeko edertasun handi horren barruan dauden edertasun txikiak bilatzeko aukera izango dudalako”, adierazi du Artetxek.

Udal ordezkariak eta Artetxe hartuemanetan daude dagoeneko egitasmoari forma definitiboa emateko.

Egitasmoa

‘Geuretik Sortuak’ proiektuak euskal artisten sormena eta euskal herriko kontakizunak uztartzea du helburu, euskaraz egindako artearen sormena eta hedapena bultzatzeko. Udalbiltzak 2021ean jarri zuen abian bi urtez luzatzen den egitasmoa.

Beraz, 2021-22 eta 2023-24ko edizioen ostean, aurten hirugarren aldia abiatu du. Oraingoan 30 sortzailek lortu dute Udalbiltzaren beka, inoiz baino gehiagok.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados