‘Elkartasun dantzaldia’ eta ‘Etxerako giltzak’ ekitaldiek emango diete hasiera barikuan aurtengo edizioari. Zapatuan, berriz, egun osoko musika jaialdia ospatuko da Landako Gunean.
Euskal preso eta iheslariekiko elkartasuna eta musika uztartzen duen jaialdia bi egunez ospatuko da aurten estrainekoz. Barikuan, otsailaren 22an, aita, ama edo guraso biak preso dituzten umeak izango dira protagonista. Horretarako, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen partaidetzarekin egingo den ‘Elkartasun dantzaldia’ ikuskizunarekin emango zaio hasiera jaialdiari arratsaldeko 18:30etan.
Horren ondoren, gaueko 22:00etan, Gotzon Barandiaranek koordinatuko duen ‘Etxerako giltzak: Preso, iheslari eta deportatuen ausentziaz’ ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Narratzaile lanak Ane Gabilondo eta Uribarri Atxotegi dantzari durangarrek egingo dituzte dantzaren bidez. Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Mikel Urdangarin eta Ines Osinaga musikariek ere parte hartuko dute ikuskizunean.
Zapatuan, otsailaren 23an, 16 musika talde eta disko jartzaile izango dira protagonista. Landako Guneko ateak goizeko 10:30etan irekiko dira 40 Minutu Rock jaialdiaren 5. edizioko kontzertuei hasiera emateko.
Landako Guneko ordutegia:
10:30 Hesian
12:40 Nogen
13:45 Brigade Loco
14:50 Ezetaerre
15:55 Huntza
17:10 Ira
18:15 Parabellum
19:30 Bad Sound
20:40 Zea Mays
21:55 Rude Pride
23:05 Esne Beltza
00:20 Zirkinik Bez
Karpako ordutegia:
Egunez Dj Alus
18:15 Gorpuzkingz
21:55 Suaia
Gauez Dj Elepunto
SOLO NIÑ@S BORRACHOS SIN CAUSA HAY LOS MUNICIPALES Y SU SUBOFICIAL SE ESCODEN.
JODE NO ES OUTLET .
Esperemos que sean mas cívicos que otros años. Aunque no se porque, dejaran el parque lleno de basura otra vez. Lamentable.
Pues que vayan los de las porras como suelen ir a San Mamés y que obliguen a los guarros a recoger la mierda que dejan tirada. Es más fácil que repartir ostias.
Un visionario…………
Un visionario………… Fua, Fua, Fua