Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera zein den jakin nahi du Iurretako Udalak

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera zein den jakin nahi du Iurretako Udalak

Euskararen normalizazioan urrats berri bat eman nahi du Iurretako Udalak. Euskararen erabilera handitzeko asmoarekin, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, azterlana egingo du herriko merkataritzan eta ostalaritzan.

Horretarako herriko saltokietako hainbat alderdi aztertuko dira: alde batetik, hizkuntza-paisaia, hau da, errotuluak eta kartelak; hizkuntzen erabilera establezimenduek erabiltzen dituzten idatzietan, adibidez fakturak edo ordainagiriak, eta azkenik hizkuntzen ahozko erabilera bezeroekin, hornitzaileekin edota langileen artean.

Azterlana martxoa eta apirila bitartean burutuko da eta, behin merkataritzan eta ostalaritzan euskarak duen lekua ezagututa, “neurriak hartuko dira euskarak leku handiagoa izan dezan”.

 

Konpromisoak hartzera lagundu”

“Eztablezimenduen zerrenda eta mapa osatuz hasiko gara eta ekimenaren azkeneko urratsa emaitzak jasotzea izango da. Hortik aurrera neurriak proposatu eta merkatariei euskararen aldeko konpromisoak hartzera animatu eta lagunduko diegu”, azpimarratu du Iñaki Totorikaguenak, Iurertako alkateak.

Iurretako Udalak 2011n udaleko erabilera-plana eta Euskara Biziberritzeko plana diseinatu zituen. Azterlan hau prozesuaren lehendabiziko urratsa izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados