Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Merkataritza eta kontsumo gunetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina hasi dute Zornotzan

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako `Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz´ kanpainarekin. Ekimenaren helburua merkataritzan eta kontsumo eremuetan euskararen erabilera sustatzea da.

Merkealdiei keinu eginez, “erabileren aldeko kanpaina urtarrilaren erdialdera arte egongo da martxan”, Amorebieta-Etxanoko Udaletik adierazi dutenez. Gainera, ekimenaren leloa “bat dator salerosketan ematen den harremanarekin. Hau da, `Jarri betikoa´ da denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia. Euskara beraz, egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa erabiltzea proposatzen du kanpainak”.

Merkataritza eta kontsumo eremuetan zerbitzu hizkuntza euskara izatea garrantzitsua da eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak kanpainaren aurkezpenean azaldu zuen moduan “herritarrak, hau da, kontsumitzaileak aktibatu nahi ditu euskara erosketa unean erabiltzera”. Izan ere, euskarak ”eguneroko erosketekin, hurbiltasunarekin eta herriko harremanekin lotzen du”.

Ekimen honek burutuko duen bigarren edizioa Udal guztietara ireki da, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak zein Euskal Autonimia Erkidegoko beste 59 udalerritan garatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados