Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Merina Gris, Los Zopilotes Txirriaos eta eskualdeko taldeak joko dute Durangoko txosnagunean

‘Napar-mex’ doinuak eskainiko ditu bihar Los Zopilotes Txirriaos taldeak.

Durangaldeko taldeak, Merina Gris edo Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeek joko dute Landako Gunean, San Fausto jaietarako kokatuko den txosnagunean. Urriaren 11tik 22ra izango diren ekitaldien artean, bazkariak, paella eta tortilla lehiaketak, jolasak, artisau azoka edo 13an egingo den Mañaria errekaren jaitsiera egongo dira.

‘Jaiak herritik eta herriarentzat’ goiburuarekin urriaren 11n hasiko diren ospakizunak, kalejirarekin eta jarraian piztuko den txupinazoarekin abiatuko dira. Egun horretako kontzertuetako protagonistak Konorte, Parkatu, Penny Fleck eta Laru taldeak izango dira.

Musika izango de txosnaguneko ardatz nagusia eta bertan presentzia nabarmena izango dute Djak. 12an, musika jartzaileen maratoi herrikoia egongo da, 15ean Dj Hija del Nopal eta Dj Txillardegi arituko dira eta 22an Dj Remy eta Beñat eta Maixaren saioa egingo dira.

Lehenengo eguneko kontzertuaz gain, beste bi ekitaldi egongo dira. 14an, Añube, Vulk eta Los Zopilotes Txirriaos izango dira agertokian, eta 21ean, Peio eta Itsua, J Martina eta Merina Gris taldeen txanda izango da.

Gastronomiak ere toki aipagarria izango du egitarauan; 13an egingo den paella txapelketaz edo 21eko tortilla lehiaketaz gain, gazte bazkaria egingo dute 15ean, eta 22eako elkartasun bazkaria iragarri dute. Sanfaustoetako azken-aurreko egunean mozorro eguna ere ospatuko dute ‘Denboraren makina’ gaia ardatz hartuta.

13an egingo de Eixu artisau eta sortzaileen azoka eta egun berean izango diren haur eta familientzako jolasak; hurrengo eguneko ‘eRRE. Aldarri bat bertsoz’ ikuskizuna edo 15eko trikipoteoak eta karropoteak ere lekua izango dute aurtengo egitarauan.

Txosnagunea edonorentzat espazio segurua bilakatzeko asmoa dutenez, bertan ez da inolako jarrera edo eraso sexista, LGTBI+foborik zein arrazistarik onartuko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados