Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Matienako frontoia eta rokodromoa eta Zelaietako eskoletako jolastokia irekita egotea eskatu du EH Bilduk

Traña-Matienako frontoia (Argazkia: www.euskadi.eus)

Abadiñoko EH Bilduk herriko hainbat eraikin “eraginkortasunez kudeatu” eta herritarrak “erabilgarriago izateko” helburuarekin, mozioa aurkeztu zioten Udalbatzari. Nahiz eta jakin badakite “neurri batzuk planifikazioa eta lanketa sakonagoa behar dutela” hiru eskari zehatz egin zituzten.

Traña-Matienako frontoia, larunbateko 13:00etatik astelehenera arte itxita egoten denez, instalazio hori “larunbat arratsaldetan eta igandetan ere zabalik egotea” eskatzen dute.  Hainbat alditan egindako eskari horri ezezkoa eman diote behin eta berriro, esku pilota partiduak edo mahai tenisa egoten direlako, eta azken kirol horretarako materiala bertan dagoelako.

Aitzakia horien aurrean, eta frontoira edozein jarduera eraman aurretik, materiala “segurtasunez gordetzeko bitartekoak jartzea (kaiola bat adibidez), eta jarduera berriek frontoiko erabilpen normalizatua ez baldintzatzea”.

Jolastokia eta rokodromoa

Gainera, alkateak emandako erantzunak “ahozabalik utzi gintuen”, Zelaietako eta Mendiolako frontoiak erabilgarri daudela erantzun zuelako; lehena, 24 ordutan irekita dago “herritar talde batek atea kendu zuelako” eta Gobernu Taldea ez duelako gaitasunik izan “egoera kudeatzeko”, eta Mendiolakoa “zuloz betea dagoelako, eta bertan aritzea segurua ez delako”.

Alderdi subiranistak “Zelaietako eskolako jolastokia zabalik egotea asteburuetan” ere eskatu zuen eta Udal arduradunek “begi onez ikusi zuten ideia”.

Azkenengo eskaria Traña-Matienako erabilera anitzeko eraikinean dagoen rokodromoari buruzkoa izan zen. Datorren ikasturtean, “herritarrentzat erabilgarri “egotearen premia ikusten dute, rokodromoa “duela 6 urte” eraiki zelako, 40.000 euro erabiliz, “eta inoiz ez da zabalik egon ez dakitelako sarrera nola kudeatu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados