Friso
Friso
Friso
Friso

Martitzenean irekiko da epea Berbaroren udaberriko eta udako kanpaldietan izena emateko epea

BerbaroUdalekua-OlgetanDurangoko Berbaro Elkarteak 3 eta 16 urte bitarteko ume, gaztetxo zein gazteentzat udaberrian zein udan egingo diren udaleku eta kanpaldiak antolatu ditu. Izen-ematea datorren martitzenean hasiko da Berbarok Pinondo plazan duen egoitzan, inskripzioak ez direlako egingo ez e-mailez ezta telefonoz ere.

Aisialdirako lau ekitaldi mota eskainiko dira aurten, bata udaberrian egingo dena eta beste hirurak udan. Durangon bertan burutuko diren ‘Olgetan’ ekimenak udaberrian eta udan egingo dira eta udaleku finkoak zein ibiltariak uztaila aldera izango dira.

Lehenengo ekimena, ‘Udaberrian olgetan’ deiturikoa, Aste Santuan burutuko da, martxoaren  26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra bitartean hain zuzen, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30an bitartean. Egonaldia 3 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bertan parte hartzeko ez da zozketarik egingo, plazak izena eman ahala banatuko baitira.

Egonaldi osoan parte hartzeko, 70 euro ordainduko dituzte Berbaroren bazkideek eta 90 bazkide ez direnak. Nahi duenak, hala ere, lehengo edo bigarren astean bakarrik parte hartzeko aukera izango du, prezio murriztuekin.

Ekainaren 25etik uztailaren 7ra burutuko den ‘Udan olgetan’ ekimena ere adin tarte bereko umeei zuzenduta dago eta kasu honetan goizez burutuko bada ere nahi duenak jantokiko zerbitzua baliatzeko aukera izango du.

‘Udan olgetan’ ekimenaren bost asteak aukeratzen dituenak 255 euro ordaindu beharko ditu, baina asteka parte hartzeko aukera egongo da.

Udaleku finkoak eta ibiltariak

Berbarok adinaren arabera burutuko diren bi ‘Udaleku finko’ prestatu ditu eta Nafarroan egingo dira biak. Lehena Uitzin kokatuko da uztailaren 2tik 13ra bitartean eta LHko 5. eta 6. mailako gaztetxoei zuzenduta dago. Bigarrena berriz, Mendigorrian burutuko da uztailaren 17tik 28ra bitartean eta LHko 3. eta 4. mailako gaztetxoei zuzenduta dago. Udaleku bakoitzaren prezioa 280 euroko izango da.

Aurtengo udarako prestatutako bi ‘Udaleku ibiltariak’ iraupen eta luzera desberdina izango dute. ‘Ibiltari txikia’ Durangon hasiko da ekainaren 28an eta Bermeon izango du amaiera uztailaren 9an. Ekimen hau DBHko 1. eta 2. mailako gazteentzat prestatu da eta parte hartzeko 280 euro ordaindu behar dira.

‘Ibiltari handia’ Araian hasiko da uztailaren 12an eta bi asteren ondoren Orion izango du helmuga. Udaleku honen prezioa 295 euroko da eta DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxillergo lehen ikasturteko gazteei zuzenduta dago.

Aukera guztietan %10eko hobariak izango dituzte Berbaroko bazkideek. Bi neba-arreba egonez gero %5eko hobaria izango dute eta %10ekoa izango da hiru neba-arreba badira.

Informazio gehiago: www.berbaro.eus web-orrian, 946 202 540 telefonoan edo aisialdia@berbaro.eus posta elektronikoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados