Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Loli Astorekak antzezten duen komedia eta AKADantz ikusgai izango dira Elorrion

Loli Astorekak antzezten duen komedia eta AKADantz ikusgai izango dira Elorrion

Loli Astoreka antzezle zornotzarra partaide duen ‘De cuerpo presente. Una comedia de muerte’ antzezlana alde batetik, eta gaur egungo dantza erritmoak batzen dituen AKADantz 2015 lehiaketa-erakusketa iragartzen ditu asteburu honetarako Elorrioko Arriola Antzokiak. Antzerki agerraldia bihar, gaueko 22.00etan, izango da eta dantza ikuskizuna berriz larunbatean, arratsaldeko 18.00etan.

Glu Glu Producciones konpainiak ekoitzitako ‘De cuerpo presente. Una comedia de muerte’ ikuskizunean, Astorekarik batera, Gorka Aginagalde, Ylenia Baglietto, Mari Cruz Melgosa eta Galder Perez azaltzen dira agertokian.

Galder Perezek zuzendutako komedia gaztelaniaz antzeztuko dute eta ikuskizunak eskuzabaltasuna, diru-gosea, dohainak eta zitalkeria jartzen ditu agerian. Argumentua bat-bateko heriotza batetik abiatzen da eta hortik aurrera “ahalegin paregabea eragingo du azkenean espero ez zena izango delako oinordetza banatzeko”, konpainiaren esanetan.

Larunbat arratsalderako iragartzen dan AKADantz 2015 lehiaketa-erakusketa, gazteei eta amateur dantzariei zuzenduta dago. Funky, house, urban dance, hip-hop, break-dance, locking edo popping bezalako iri-dantzen ekimenaren irabazleka BreakOnStage jaialdian izateko aukera izango du.

AKADantzen helburu nagusia “taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da“ eta arrazoi horrexegatik “Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie”.

Lehiaketan azaltzen diren taldeen baloraziorako irizpide nagusiak originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia izango dira alde batetik, eta musika sinkronia eta talde lana bestetik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados