Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean dela eta, hainbat ekimen antolatu dira eskualdeko herrietan, tarteko bihar arratsaldean Durangoko Andragunean egingo den Literatura emanaldi musikatua. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta saioan bertsoak, olerkiak, ipuinak eta musika tartekatuko dira.
Andrazkoei zein gizonezkoei irekita dagoen emanaldia “azaroaren 25eko programazioaren baitan antolatuta dago eta, bide batez, hasiera emango diogu Andraguneko Euskarazko irakurketa taldearen ikasturteari”, egitasmoa bideratzen duen Marisa Barenaren esanetan.
Agerraldian Arrate Mardaras, Eider Gorrotxategi, Erika Lagoma, Esti Gonzalez, Koro Benito, Kristina Mardaras, Leire Bilbao, Maddi Sanchez eta Mireia Delgado sortzaileek eskainitako olerkiak, bertsoak eta ipuinak tartekatuko dira, Eunate Zarrabeitia eta June Iturriaga biolin joleen doinuekin lagunduta. “Partaide bakoitzak ekitaldi honetarako asamtutako sorkuntzak eskainiko ditu”, Barrenaren arabera.
Biharko ekitaldiarekin Andraguneko euskarazko irakurketa taldearen 2018-2019 ikasturteari hasiera emango diote. “Taldea hilean behin bilduko da eta bertako partaide izateko beharrezkoa da Andragunean izena ematea”, gogoratu du Barrenak.