Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lehiaketa ugarirekin ospatuko dituzte bihartik domekara arte Atxondoko Santixau jaiak

AtxondoSantiagoJaiak2019Atxondoko Santixa auzoak paraje horri izena ematen dion santuaren jaiak ospatuko ditu bihartik domekara bitartean. Prestatutako egitarauari hasiera emateko txopo txikiaren apainketa eta txopoa jasotzeari ekingo diote bihar ilunkeran eta jarraian berakatz zopa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Santixa Eguneko egitaraua goizeko 11:30ean emango den meza nagusiarekin, eguerdiko 13:00etatik aurrera jokatuko den txapel jaurtiketa txapelketarekin eta 17:30etatik aurrera jokatuko den briska lehiaketarekin osatuko da.

Patatak hobeto nork zuritu eta osagai horrekin egindako tortilla lehiaketak jokatuko dira barikuan 19:00etatik aurrera. Patata zuritze norgehiagoka irabazten duenak Etxoste jatetxean bi pertsonentzat afaria irabaziko du eta tortilla onena egiten duenak berriz sari berezia eskuratuko du. Txapelketara aurkeztutako tortilekin afaria egingo da ondoren eta eguna borobiltzeko Dj Mariskalen ekitaldia hasiko da.

Eguerdian abiatuko den oilaskoz egindako paella txapelketarekin hasiko dira zapatuko ospakizunak. 14:00etan egingo den herri bazkarirako ogia, postrea eta kafea jarriko ditu , jai batzordeak. Egunean zehar Lutxardio eta Olarteren musikak girotuko du auzoa eta bazkal ostean bingoa eta mus txapelketaren lehenengo kanporaketak jokatuko dira.

11:30eko meza nagusiak emango dio hasiera domekako egitarauari. Ondoren, Atxondoko Andasto dantza taldearen ekitaldia, saiheski pintxoen dastaketa, porra txapelketa eta mus txapelketaren finalak jokatuko dira. Arratsaldean egingo diren umeen jolasekin, otzararen zozketarekin eta txokolate dastatzearekin amaituko dira aurtengo ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados