Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Ander Aldazabal eta Igor Galartza laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Arrigorriagako saioan

Igor Galartza eta Ander Aldazabalekin osatu da eskualdeko bertsolarien partaidetza.
Igor Galartza eta Ander Aldazabalekin osatu da eskualdeko bertsolarien partaidetza Udabarriko Fasean (Argazkia: Bertsozale Elkartea).

Arrigorriagako Lonbo Aretoan jokatu zen domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko azken aurreko saioa eta bertan eskualdeko bi ordezkari lehiatu ziren. Ander Aldazabal Zornotza laugarren sailkatu zen eta Igor Galartza abadiñarra bosgarren.

Ekitaldiko irabazlea Lea-Artibaiko Joseba Artza izan zen 183,5 punturekin, bigarren postua Hego Uribeko Arkaitz Zipitriak lortu zuen 168,5 punturekin eta hirugarrena Uribe Kostako Unai Mendiburu izan zen 160,6 punturekin.

Laugarren sailkatu zen Zornotzako Ander Aldazabalek 155 puntu lortu zituen eta bosgarren egin zuen Abadiñoko Igor Galartzak 148 puntu batu zituen. Seigarren postua Uribe Kostako Galder Bilbao ‘Txapi’rentzat izan zen 125,5 punturekin.

Saioko gai emaile lanak Ane Arnaizek egin zuen eta epaimahaikideak Jon Jaio, Mirari Azula eta Miriam Juaristi izan ziren. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea aritu zen.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko azken ekitaldia Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da datorren domekan eta bertan ez da egongo eskualdeko ordezkaririk. Hala ere, Udabarriko Faseko azken sailkapena egiteaz gain, Udazkeneko Fasean nortzuk egon daitezkeen erabakiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados