Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Lau sari irabazi ditu Ester Ferré gazteak Beldur Barik lehiaketan

Lau sari irabazi ditu Ester Ferré gazteak Beldur Barik lehiaketan

Durangoko Ester Ferré eta Iraide Donairek aurkeztutako ‘Sin medias laranjas’ lana eta  Abadiñoko gazte talde batek egindako ‘Nahi duguna izateko’ irabazi dute Durangaldeko Beldur Barik bideo-lehiaketa eta ‘Sin ti soy yo’ eta ‘Morea gure esku’ lanek berriz, aipamen bereziak eskuratu dituzte. Ferrék lau sari irazbai ditu guztira, bi eskualdean eta beste bi Amurrion egindako Euskadiko finalean.

Lau sari irabazi ditu Beldur Barik lehiaketan parte hartu duen Ester Ferré gazteak. Iraide Donairerekin batera aurkeztutako ‘Sin medias laranjas’ lanarekin irabazi zuen Durangaldeko lehiaketa, 18 eta 26 urte bitartekoen mailan. Garaipen horrekin 300 euroko saria eta Laudioko finalean parte hartzeko txartela eskuratu zuten eta bertan beste 300 euroko saria eskuratu zuten ikus-entzunezko ekoizpen onena izan baitzen.

Eskualdeko epaileek “pertsona osoak garela” eta horren aldeko “aldarrikapena argia egiten delako, bai neska bai mutil” eta “beldurrik ez izateko eta norbera protagonista aktibo izateko deia egiten delako” kontuan izan zituzten. Gainera “genero-marka gaindituz, aniztasuna mezu positibo lez agertzen delako” eta “diskriminaziotik ateratzeko mezu argia helarazten digutelako” ere baloratu zuten.

Beste bi sari ‘Sin ti soy yo’rekin

Ester Ferrék gainera, Judit Ferrérekin batera egindako ‘Sin ti soy yo’ bideoak berriz, aipamen berezi lortu zuen bai Durangaldeko lehiaketan baita Euskadiko finalean ere. Lehenengoan 200 euroko saria lortu zuten eta Euskadi mailakoan berriz 150 eurokoa.

Epaileek “menpeko harremanak saihesteko eta norbera izateko deia” egiteaz gain, bideoan agertzen den “abestiaren protagonista neska indartsu baten irudikapena transmititzen delako” azpimarratu zuten. Halaber, saria ematerakoan kontuan izan zuten “egunerokora ekarrita” dagoela eta “mezu zuzena eta zehatza” duela.

Gaztetxoen saria

12 eta 17 urte bitartekoen atalean Irati Itxaso, Alluitz Ortiz de Barron, Andrea Diaz, Urko Bizkarra, Alex Bastarrika, Aner Gerrikagoitia eta Bittor Altube abadiñarrek aurkeztutako ‘Nahi duguna izateko’ lanak eskuratu zuen 150 euroko sari nagusia.

Epaileek “tratu txar fisikoaz baino haratago doan mezua” izateaz gain, “estereotipoak zapaltzeko era bat” dela eta “indarkeria mota gehiago identifikatu eta horiekin amaitzeko aldarrikapena” egiten dela baloratu dute. Horrez gain, “neskek eta mutilek aktiboki hausnartzen dute horien inguruan, talde bezala indarkeriari aurre egiteko mezua eta aktibo horren kontra borrokatzeko prest” agertzen direla eta “mezu originala eta teknikoki ondo landuta” dagoela azpimarratu dute saritzerako orduan.

12 eta 17 urte bitarteko mailan emandako aipamen bereziko 100 euroko saria azkenik, Durangoko Ane Martinez, Yaiza Iglesias eta Paule Arnaezek egindako ‘Morea gure eskuk’ lanak irabazi zuen.

Epaimahaikideek kontuan izan dute “mezu sexistak entzuten diren bitartean, morea eta berdintasuna eraiki eta sortzen direla”; “neskak eta mutilak protagonistak agertzen direla”; “gazteen egunerokoan jasaten dituzten mezuen aurrean hartzen duten jarrera”; “mezu koherentea” eta “teknikoki ere ondo landua egotea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados