Friso
Friso
Friso
Friso

“La Habanako Unibertsitateko irakurletza lortzeko ezohiko azterketa egin zuen Sarrionandiak”

Azaroaren 22an hasiko da Sarrionandiak La Habanako Unibertsitatean gidatuko duen irakurletza.
Azaroaren 22an hasiko da Sarrionandiak La Habanako Unibertsitatean gidatuko duen irakurletza.

Joseba Sarrionandia idazle iurretarra izango da datozen hiru urteetan gutxienez, La Habanako Unibertsitatean sortutako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzako arduraduna. Etxepare Euskal Institutuak finantzatutako ikasketa hauek Kubako hiriburuan eman ahal izateko, lankidetzarako hitzarmena sinatu zuen iaz bertako unibertsitatearekin.

Letretako zein Letretako eta Artearen Historia karreratan aukerako ikasgaia izango den Euskara eta Euskal Kultura irakurletza abiaraziko da hilaren 22an ‘Euskara hizkuntzaren historia’ ikastaroarekin.

Bere jarduera akademikoari ekin aurretik aukeraketa prozesua gainditu behar izan zuen Sarrionandiak, lehenik Etxepare Euskal Institutuan eta gero La Habanako Unibertsitatean. Baina iurretarraren kasuan “beste irakurletza batzuetan gertatzen ez dena gertatu zen eta ezohiko azterketa bat egin behar izan zuzen”, Etxepare Euskal Institutuko komunikazio arduraduna den Irene Larrazek azpimarratu zuenez.

“Ohikoa da irakurletza bakoitzeko hautagaiek beraien curriculuma, gainontzeko merituak eta eskola-emateri dagokionez zein eskaintza kulturala dinamizatzeko irakaskuntzarako proiektu zehatza aurkeztea”. Sarrionandiak, gainera, unibertsitate kubatarrak prestatutako ezohiko azterketa egin behar izan zuen bere maila akademikoa erakusteko. Maila gorenarekin gainditu zuen”, Larrazen esanetan.

Hiru urte bermatuta

Iurretarrak La Habanako Unibertsitatean hasiko duen irakurletza, Etxepare Institutuak bultzatutako 35. izango da. Honelako ekimenak “hiru bat urtez bermatuta egoten dira eta gero luzagarriak dira”, Larrazen esanetan.

Irakurletzari hasiera emango dion ‘Euskara hizkuntzaren historia’ ikastaroan, euskara hizkuntzaren historia lexiko-gramatikala eta soziala izango dira aztergai, Neolitikotik hasi eta gaur egunera arte.

Programa akademikoaren hasierarako prestatuko hurrengo ekimena abenduaren 5erako iragarrita dago. Egun horretan ‘Amama’ pelikula aurkeztuko du Asier Altunak eta filmaren emanaldiaren ostean euskal baserri tradizionalaren bilakaeraz bertaratutakoekin aritzeko aukera izango du.

Abenduaren 15ean, berriz, EHUko irakaslea den Mari Jose Olaziregi euskal literaturaz ariko da ‘Un viaje por la cultura y la literatura vasca’ hitzaldian. Udazkenerako beste hainbat adituren mintzaldiak ere antolatzen dihardute; hala nola, Blas de Oterok Habanan eman zituen lau urteen gainekoa, edota Jose Antonio Agirre eta euskal exilioa Kuban aztertuko duena. Urtarriletik aurrera euskara ere irakasten hasiko da.

Unibertsitateko eskolez gain, irakurletza honen sorrerak Kubako euskal komunitateari eta euskal kulturaz ikertu eta ikasi nahi duen nornahiri hainbat baliabide berri eskainiko dizkie.

Horren adibide adierazgarriak izango dira Habanako euskal komunitateak bildutako 2.000 liburuko fondoarekin sortuko den Euskal Biblioteka; hamabostean behin egin nahi den euskal zine-forum berria; euskal kultura eta Euskal Herriaren eta Kubaren arteko harreman kulturalak aztertuko dituen aldizkaria edo euskal liburu sail bat sortzeko egitasmoa.

Horretaz gain, irakurletza berriak egoitza finkoa eskainiko du euskal kulturaren inguruko jarduera akademiko eta kulturalak antolatu ahal izateko, ikusgarritasuna ere bermatuz. Besteak beste, Kubako euskal elkarteekin eta 1877an sortu zen Asociación Vasconavarra de Beneficiencia erakundearekin elkarlana sustatuko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados