Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Berrizko Udala
Maristak Durango
Santos Arriandi

Komiki bat sarituko du Durangoko Azokaren Sormen Bekak

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak zortzigarrenez abian jarri dute Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka Da! deialdia. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2025eko deialdian, komiki proiektu bat sarituko da eta Durangoko Azokan jakinaraziko da irabazlea. Gero, urtebeteko epealdia izango du proposamena egin duen egileak edo taldeak lana argitaratzeko.

Gaur hasita, irailaren 21era arteko epea dute epaimahaikoek euren ebatzia emateko beharrezko proposamena eta dokumentazioa prestatu eta aurkezteko.

Aurreko zazpi edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak, arte eszenikoa, familia transmisioan eragiteko proposamena eta Durangoko Museorako esku-hartze artistikoa saritu dira. Honako hauek:

  • 2018: ATOPIA RPG euskarazko rol jokoa (literatura)
  • 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
  • 2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
  • 2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru
  •  2022: Eukalyptus. Jon Ander Urresti. (arte eszenikoak)
  • 2023: ARGIZAGI, Zubiak adiskidetasunerantz. Marramiau Sorkuntza Taldea.
  •  2024: Harien Isla izeneko esku-hartzea, Abadiñoko Irati Bazetaren eskutik. 60.Durangoko Azokan Durangoko Arte eta Historia Museoan erakusketa zabalduko du.

Oinarrien laburpena

Norentzat:

Sortzaile berrientzat (gehienez, bakarka, bi lan izango ditu argitaratuta)

18 urtetik gora

Banaka zein taldeka

Bekaren zenbatekoa:

15.000€

Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio
eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea
20253ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora:
gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus):

  • Eskaera formularioa
  • Sortzailearen curriculuma eta portfolioa
  • Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
  • Komiki lanaren laginak:
    – Komiki lanaren sinopsia eta argumentuaren garapena
    – Pertsonaia nagusien diseinua
    – Lanaren erakusgarri izango den ilustrazioen lagina: marraztutako eta amaitutako 6 orrialde

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, generoberdintasuna
    eta integrazioa.
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek
proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren
ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokaren
egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 61. Durangoko
Azokan (2026an) erakutsiko du emaitza.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados