Durangoko Energia Komunitatea
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Herriaren Eskubideak-Independientes

Kirikiño abesbatzak txupinazoa botako du Mañarian

Mañarian Andra Mari jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 16ra. Urtero legez, jai batzordeak gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua antolatu du.

Jaiak abuztuaren 14an hasiko dira. Pitxitxiri harrera egin ostean, Kirikiño abesbatzako kideek txupinazoa botako dute. Aurten 40 urte bete dira abesbatza sortu zenetik eta “ibilbide luze eta oparoa aintzatesteko” modua da.

Musika eskaintzari dagokionez, Kaos Etiliko, Skabidean eta Malakias MX3 taldeen kontzertuak izango dira jaietako lehen egunean. Egun horretan doako autobusa ibiliko da Mañaritik Durangora, 04:00-06:00 bitartean.

Hurrengo egunean, berriz, Ruper Ordorikak eskainiko du zuzenekoa. 40 urte baino gehiagoko ibilbidea errepasatuko du musikari oñatiarrak.

Azkenik, jaietako azken egunean, Altxa Porru taldearen erromeriak girotuko du gaua.

Mozorrotzeko gaia

Bestelako hainbat ekimen daude jaietan. Esaterako, Aingeru Bernaola mañariarrak binakako partidu bat jokatuko du bere sorterrian, Julen Axpek umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du eta umeentzako hainbat ekimen egongo dira.

Abuztuaren 16a Mozorro Eguna da eta ‘Festak: festarik festa’ da mozorrotzeko gaia. Abuztuaren 14ko herri
bazkarirako txartelak Herriko Tabernan eskuratu daitezke 15 eurotan. Abuztuaren 10a da txartelak lortzeko azken eguna.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados