Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Khantoriak kontzertua emanda aurkeztuko du ‘Klabezinbaloa lagunduz’ disko berria

Khantoriak kontzertua emanda aurkeztuko du ‘Klabezinbaloa lagunduz’ disko berria

Antzinako musika lantzen duen Khantoria taldeak, ‘Klabezinbaloa lagunduz’ disko berriaren aurkezpen ekitaldia eskainiko du ostegunean, arratsaldeko 19.30ean, Durangoko Kurutzesantu Museoan. Hurrengo egunean Bilboko Enkanazio elizan emango du kontzertua.

Virginia Gonzalo klabezin joleak, Ander Berrojalbiz biolin joleak eta Maider López biola joleak osatzen duten hirukoteak argitaratutako lan berriak, euskal Ilustrazio garaian “litekeen soinu-mundura” entzulea hurbiltzeko asmo du.

Euskal Ilustrazio garaiko musikaren testigantzak eduki arren, ez da gorde garai horretako “ganbera musika instrumentalaren partiturarik. Hala ere, teklarako idatzitako iturri ezberdinak heldu zaizkigu, bai musika kultu zein herrikoiaren esparruetatik”, Berrojalbizen esanetan.
Taldeko kideek argi dute “ganbera musika gehiena tekla musikatik abiatuta konposatzen zela” eta ‘Klabezinbaloa lagunduz’ lan berrian XVIII. mendetik XIX.-erako igarotze garaian litekeen musika tartekatzen dutela.

Disko berriaren grabazioa egiteko Lekeitioko Ama Dominiken komentuan zegoen eta gaur egun Bilboko Eleiz Museoan dagoen klabezinaz baliatu dira. “Klabe hau Salvador Boffil-ek eraiki zuen Bartzelonan 1743an” eta Berrojalbizen ustez, “litekeena da instrumentua jardunean egon izana lan honetan jasotzen dugun musikaren konposizio garaian”.

Khantoriako kideek Europako musika-eskola entzutetsuenetan trebatu eta Erdi Aroko musikatik XXI. mendeko elektroakustikarainoko interpretazio esparruak barne hartzen dituzten musika taldeekin lan egin ondoren, beraien ikerketak, intuizioak eta esperientziak agertzeko sorturiko askatasun esparrua da. Hori dela eta, “taldearen kontzertu, hitzaldi eta grabazioek beti inor gutxi indiferente utziko duen balio-erantsi bat erakusten dutelarik”, Kkantoriako kideen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados