Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Karrikan zaildutako izarra

Eneko-Sagardo-KarrikaLehenengo Goya saria heldu da Durangaldera eta esker on preziatua ekarri duena Eneko Sagardoy aktorea izan da. 24 urterekin aktore errebelazioaren saria eskuratu du ‘Handia’ pelikulan egindako lanagatik. Egin berri duen beste pelikula bat heldu zen herenegun Euskal Herriko zinema aretoetara, hain zuzen Paul Urkijok zuzendutako ‘Errementari’.

Goya sarietan zein Idazle Zinematografikoen Elkarteak aktore errebelazio onena izendatu ondoren, aste honetan Uruguayko Punta del Esteko XXI. Zinema Jaialdian lortutako aktore onenaren saria eskuratu du Eneko Sagardoy durangarrak ‘Handia’ pelikularekin.

Madrilen ospatutako Goya sarien galan, bere familiari eta ‘Handia’ pelikularen zuzendariei zein parte hartu zuten guztiei eskaini zien garaikurra. Ez zituen ahaztu Karrika konpainiako kideak ezta hurrengo egunean zendu zen ‘Txotxe’ zuzendaria, beraiekin ikasi baitzuen “furgonetak karga­tzen”. Kontuan izan zituen ere “aintzakotzat hartu gabeko identitateak eta gorputz arraroak ere. Bizi daitezela!”.

Lehenengo antzezpenak etxeko salan

Azken egunetan lortutako sariak eta aintzatespenak zinean egindako paperengandik etorri badira, antzerkian ere buru-belarri dihardu Sagardoy-k, txikitatik duen zaletasunari eutsiz. Antzerkirako zaletasuna Kurutziaga Ikastolan DBH2 ‘Txotxe’rekin hasi aurretik datorkio. Izan ere, “etxeko salan egin nituen lehenengo antzezpenak eta oso txikiak ginela Urkiolan egin genuen beste ekitaldiren bat lehengusuekin eta lagun batekin batera”.

Antzeztutako lehen lana, 15 urte zituela egin zuen, ikastolako kurtso amaierarako. Ikuskizunak ‘Zerribarne, herri onen arima’ zuen izenburu eta San Agustinen antzeztu zuen. “Aldaketa sozialak eta industrializazioaren inguruan zen, Prehistorian hasi eta etorkizun batera heltzen zena eta mundu distopiko bat proposatzen zuena”, gogoratzen du aktoreak.

Hurrengo urtean Karrika Antzerki Taldean hasi zen “oraindik antzerkia jolas moduan eta askatasun momentu modura ikusten nuen. Garai benetan gozagarria izan zen; hor ezagutu nuen antzerkia, askatasunez lan egitea, an­tzerkiarekiko maitasuna eta, batez ere, taldean lan egiten ikasi nuen”.

Aktorearen ofizioa ezagu­tzeaz gain, modu natural baten euskararen alde lan egiten zuen konpainia horretan “per­tsona moduan” trebatu zela aitortzen du. Konpainia horretan ‘Txotxe’ren zuzendaritzapean sortutako ‘Oinez dabilen jende eskasa’ edo ‘Inungune, sustraia airean’ sorkuntzetan parte hartu zuen, besteak beste.

Pianoa eta idazkera

Sagardoyri ez datorkio familiatik antzerkia, interpretazioa eta zain artistikoa ezta mundu honekiko zaletasuna. “Gure etxean euskaltzaletasunarekiko jarrera betidanik egon da, baina ez da bestelako loturarik egon artisten munduarekin. Amama ikastolako sortzaileetako bat izan zen; nire osabak lan asko egin du euskararen alde Durangaldean; nire ama Gerediaga elkarteko presidentea da… Beraz, oso presente izan dut kulturaren mundua baina artearekin zerikusia duen bakarra nire ama izan da, piano karrera egin zuelako, nahiz eta gero ez dion horri jarraipenik eman. Ez dakit nondik datorkidan an­tzezteko zaletasuna”.

10 urte eman zituen pianoa ikasten Maria Azurmendirekin, baina gogoratzen du “amak solfeora apuntatu ninduenean negar egin nuela. Gero oso gustura egon nin­tzen eta uste dut pianoa eta musika jakintza jaso izanak oso baliogarria izan zaidala aktore moduan entzumena garatzeko”.

‘Oinez dabilen jende eskasa’ ikuskizunen jo zuen pianoa lehenengoz agertoki baten. Orain, Max Richter, Johann Johannsson, Philip Glass eta Yann Tiersen konpositoreak ditu batez ere gogoko.

“Goenkalen lortu nuen nire lehenengo soldata aktore modura, baina oraindik ere profesionala izateko bidean nago”

Idazkera ere gogoko du eta beti izan du presente. “Asko gustatzen zitzaidan eta txikitatik gainera. Fikzionatzea beti izan dut atsegin, bai aktore, idazle zein musikari moduan beti topatu izan dut artean babesleku bat eta nire kasuan oso logikoa da denetan jardutea”.

Durangoko Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia literatur lehiaketaren hainbat ediziotan parte hartu eta sariak jaso ditu “eta urte baten hiru sari jaso nituen”. 2010eko edizioa zen eta urte hartan bi sari eskuratu zituen olerkien atalean eta hirugarrena ber­tso paperenean. Azken saila honetan saritutako lanari ‘Artistak’ jarri zion izenburu eta honela dio bertan: “Harrapatuta, nire magiaz, /Dauzkat begira hainbeste. /Sorgindurik utziko ote ditut, /Hurrengo abestira arte”.

18 urterekin ETBko ‘Goenkale’ren castingera aurkeztu zen eta telesailean parte har­tzeko aukeratu zutenean “lehenengoz pasatu zitzaidan burutik lan honetara dedikatu ahal nuela. Goenkalen lortu nuen nire lehenengo soldata aktore modura, baina oraindik ere profesionala izateko bidean nago”.

Telebistaz gain an­tzerkiari eutsi zion eta hiru urteren buruan Atx Teatroren ‘Arren ganbara eta emeen sotoa’ antzezlanean parte hartu zuen; ondoren Maskaradaren ‘Arkimedesen printziopioa’ ikuskizuna, Lauka Teatroren ‘Amodioaren ziega’ edo Arriaga Antzokiak ekoiztu eta Calixto Bieitok zuzendutako Bernardo Atxagaren ‘Obabakoak’ etorri ziren. Orain, ‘Heriotza bikoitza (Doble Malta)’ an­tzezten ari da Miren Gaztañagarekin batera eta maiatzaren 25ean Durangon izango dira lan horrekin. Maiatzetik aurrera hainbat egitasmo aurreikusten ditu, tarteko Madrilen urrian egingo dituzten ‘Obabakoak’en emanaldiak.

Errementari_Eneko_Sagardoy‘Errementari’ren estreinaldia

‘Handia’rekin lortutako arrakastagatik harrotutako hautsak baretu gabe eta otsailean estreinatutako ‘Cuando dejes de quererme’ pelikulan parte hartu ondoren, Sagardoy antzezle lanetan agertzen den beste pelikula bat estreinatu zen barikuan, Paul Urkijo zuzendariaren ‘Errementari’ hain zuzen ere.

Pelikularen lehen emanaldia Sitgeseko Fantasiazko Zine Jaialdian izan bazen eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ikusleen saria eskuratu zuen arren, aste honetan heldu da zineetara.

Alex de la Iglesiak produzitutako pelikulak Sagardoy eta Kandido Uranga ditu protagonista nagusiak eta ‘Handia’ benetako gertakarietan oinarritutako istorioa bada, ‘Errementari’ren kasuan Joxe Miguel Barandiaranek 1903an jasotako ‘Patxi Errementaria’ herri-ipuinaren moldaketa da. Beraz, Altzoko erraldoia gorpuztetik Sartael deabruaren papera egitera pasatuko da aktore durangarra.

Urkijoren pelikula XIX. mendean kokatzen da Arabako herrixka batean, non Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari den. Aurkitutako arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarrira eta bertan bizi den Patxi bakartiarengana daramate.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados