Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Kalitatezko baserriko produktuak merkaturatzeko arazoa aztergai San Blasetan

Gerediaga Elkarteak antolatu eta Abadiñoko udalak lagunduta ???Baserria eta Kalitatea??? izenarekin mahaingurua egingo da datorren ostiralean Matienako Errota Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, eskualdeko baserritarrek ekoizten dituzten kalitatezko produktuak merkaturatu eta azken kontsumitzailearengana ailegatzeko dituzten arazoez jardungo dute partaideek.

Bakoitzaren esperientziatik abiatuta lehen sektoreak gure eskualdean bizi duen egoera eta egunerokoa ezagutzeko aukera izango da, Gerediaga Elkartetik azaldu dutenez.

Kepa Uriarte Bizkaia Irratiko kazetariak gidatutako mahainguruan Durangaldeko hiru ekoizlek parte hartuko dute mahainguruan. Alde batetik, Iñigo Etxebarria izango da. Lumagorri Oilaskoa ekoiztu du lehenago Etxebarriak, baina orain nekazaritza ekologikoa ereduan bere ekoizpena garatzeko ahaleginetan dabil eta EHNE sindikatuko kidea da.

Berarekin batera Aitor Solozabal izango da, behi eta txerriak hazten ditu Elorrion eta Txarrizaleok elkarteko kidea da. Azkenez, Txaro Larrinaga arituko da, ???Amezketa??? izeneko txakolina ekoizten du ???Bizkaiko txakolina??? izendapenarekin. Bizkaiko Txakolina elkarteko kidea ere bada.

Gerediaga Elkartea sortu zenean eskualdeko baserri bizia garatzeko lanari ekin behar zitzaiola argi izan zuten elkarteko kideek, elkartetik aurreratu duten bezala.

Hasierako urteetan, horretarako bereziki sortutako talde bati esker, nekazaritzari zuzendutako ekimen askoren sustatzaile izan zen Gerediaga Elkartea. Nabarmenena San Blas Azoka bera berrindartu eta  berritzeko prozesuaren bultzatzaile izatea 60ko hamarkadaren amaieran.

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados