Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

KaleraRock jaialdiak 8.000 lagun batuko ditu Landako Gunean

KaleraRock jaialdiak 8.000 lagun batuko ditu Landako Gunean

Elkartasuna,aldarrikapena, musika eta jaia osagaiekin abiatuako da aurtengo KaleraRock jaialdia. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko musika festibalak Durangoko erakustazoka beteko du. Izan ere, bigarren edizio honek ia 8.000 lagun batuko ditu datorren larunbatean Landako Gunean.

“Iazko estreinaldiaren ostean, bigarren edizioak ekimena indartzeko eta sendotzeko balioko du. Eta, dagoeneko, esan dezakegu arrakasta itzela edukiko duela. Izan ere, sarrera guztiak saldu ditugu: ia 8.000 lagun batuko gara Landako Gunean”, aurreratu dute antolatzaileek.

11:30ean hasiko da musika jaialdia eta egun osoko egitarau indartsua eskainiko du. Oholtza bi egongo dira Landakon, eta bertatik pasako dira hurrengo taldeak: Gatibu, Arcada social, Iheskide, Betagarri, Governors, Gozategi, Kop, Hesian, Kaotiko eta Vendetta. Horrez gainera, aparteko karpa batean musika eskainiko dute DJ Bull-ek eta Bad Sound Systemen-ek.

“Euskal Herriko gatazkaren konponbidean, preso eta iheslarien etxeratzea ezinbesteko giltza da, eta KaleraRockek beste harri bat ipini nahi du bide horretan”, jaialdirako deialdia egin dute bultzatzaileek, Betagarri taldeko Aitor Agirrek, abestiaren sortzaile diren Esaixu taldekoek eta bideoklipean parte hartu dutenek.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados