Iurretako Udala
Dendak Bai
San Agustin Kultur Gunea
Iurretako Udala

Julene Azpeitia literatur lehiaketara aurkeztutako lanen kalitateak nabarmen gora egin du

Plateruena Kafe Antzokian egin zen domekan aurtengo lehiaketaren sari banaketa.

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak 2017ko Julene Azpeitia Literatur Lehiaketaren sari banaketa hartu zuen domeka eguerdian, sarituez gain hainbat jende bertaratu zela. Edizio honetara 314 lan aurkeztu dira eta iragarritako sariez gain hainbat akzesit ere ematea erabaki dute antolatzaileek, epaimahaikideek hala eskatuta.

Ipuinen atalak izan zuen partaidetza handiena eta saila horretako 18 urtetik gorakoen mailan Karmele Mitxelena izan zen 600 euroko sariaren irabazlea, ‘Hamar minutu’ obrarekin. 17 eta 18 urte bitartekoen mailan Ibaizabal ikastolako Nerea Urrestik eskuratu zuen 200 euroko saria ‘Harrizko eskuak, arriskuak’ piezarekin eta DBHko 3. eta 4. mailan Kurutziaga ikastolako June Azkaratek irabazi zuen 150 euroko saria ‘Hutsa’ ipuinarekin.

DBHko 1. eta 2. mailako irabazlea Kurutziaga ikastolako Oneka Etxegibel izan zen ‘Gereziondoa eta Kattalin’ lanarekin eta ikastetxe bereko Laida Aizpuruak eta Nahia Dominguezek akzesita lortu zuten ‘Ogi usainaren itzalean’ eta ‘Nire bizitza Hebronen’ testuekin, hurrenez hurren. Bakoitzak 100 euroko balioa duen liburu sorta eskuratu zuten.

LHko 5. eta 6. mailako sailan Kurutziaga ikastolako Miren Odriozola izan zen irabazlea ‘Betaurreko magikoak lanagatik’ eta Nevers ikastetxeko Kimetz Lopez de Etxezarretaren ‘Beste aldean’ eta Kurutziaga ikastolako Laida Ardanzaren ‘Plaza ederra’ lanek akzesit bana lortu zuten. 100 euroko balioa duen liburu sorta jaso zuen irabazle bakoitzak.

Olerkiak eta bertso paperak

Olerkien atalean Jon Ander Urkiagak lortu zituen 18 urtetik gorakoen mailan jarritako 300 euroko saria, ‘Malabarista izan nahi dut’ lanarekin. 17 eta 18 urte bitartekoen kategorian Fray Juan de Zumarraga institutuko Irati Bacetak irabazi zuen 200 euroko saria ‘Lurraren memoriak’ lanarekin eta DBHko 3. eta 4. mailan jarritako 150 euroko saria Kurutziaga ikastolako Nerea Unzuetak jaso zuen ‘Kolore beltza’ idazlanagatik.

DBHko 1. eta 2. mailako irabazlea Kurutziaga ikastolako Oneka Etxegibel izan zen ‘Nire bihotza’ lanarekin eta LHko 5. eta 6. mailan Landako eskolako Tessa Varela gailendu zen ‘Zer da bizitza?’ obrarekin. Bakoitzak 100 euroko balioa duen liburu sorta irabazi zuen.

Bertso paper sailean Aitor Pulidok eskuratu zituen 18 uretik gorakoen ataleko 300 euroko saria ‘Panpina’ lanarekin eta 17 eta 18 urte bitartekoen mailan Fray Juan de Zumarraga institutuko Iruri Altzerrekak eskuratu zituen sariaren 200 euroak ‘Zuri’ piezarekin.

DBHko 3. eta 4. mailan San Jose Jesuitak ikastetxeko Elene Elguezua, Urko Sarriugarte, Naia Presno eta Paul Magunazelaia izan ziren irabazleak eta 150 euroko saria eskuratu zuten ‘Euskaldunak gara eta harro gaude’ lanarekin. DBHko 1. eta 2. maila hutsik gelditu zen eta LHko 5. eta 6. mailako irabazleak Kurutziaga ikastolako Lander Bikandi, Egoitz Ikobalzeta eta Jon Ojangurenek izan ziren ‘Mutilak=Neskak’ piezagatik. Hirukoteak 100 euroko balioa duen liburu sorta jaso zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados