Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jubilatuen bazkariarekin hasiko dira gaur Apatamonasterioko jaiak

Tio Teronen Semeak Apatamonasterioko plazan dantzatuko dute zapatuan.

Atxondoko Apatamonasterio elizateko jaiak hasiko dira gaur eguerdian jubilatuek egingo duten bazkariarekin. Arratsaldean txopo-txikiaren apainketa egingo da Gaztetxean eta 19:00etan txopoa altxatu eta pergoia irakurriko dute plazan. Jaiei hasiera emango dion ekitaldia Txiri-Txiri taldearen laguntzarekin egingo da eta ondoren txosna irekiko dute.

Barikuko ospakizunak goizeko 11:00etan Amalur taldeak plazan jarriko dituen puzgarriekin hasiko dira. Arratsaldean, Andasto dantza taldearen kalejira eta frontoian eskainiko duen erakustaldia eta jarraian egongo den pintxo-potearekin osatuko dira eguneko ospakizunak.

Egitarauko ekitaldi nagusiak asteburuan ospatuko dira eta bariku goizean egongo den sormening tailerraz gain, arratsaldean J.J. Gas motor erakustaldia, tortilla eta bakailao txapelketak eta Luhartz taldeak girotutako erromeria egongo dira. Gaztetxean berriz, Ayatollah eta Kohatu taldeen kontzertuak egongo dira.

Mozorro eguna ospatuko dute zapatuan eta eguneko egitaraua eguerdian jokatuko den futbito txapelketaren finalarekin abiatuko da. 15:00etan paella jana egongo da frontoian eta bazkalostean Gure Esku Dagok antolatutako bingoa zein herriko tabernetan jokatuko den mus txapelketa egongo dira.

Eguneko egitaraua Elektrotxufla elektrotxarangaren ekitaldiarekin, Tio Teronen Semeak taldeak eskainiko duen dantza agerraldiarekin eta Ezten Giro taldeak girotuko duen erromeriarekin osatuko da.

Gaxtetxoek goizeko 11:00etatik aurrera jokatuko dituzten pelota partiduekin hasiko dira domekako ospakizunak. Arratsaldean XXXI. igel txapelketa jokatuko da Itziar tabernan eta frontoian herriko gazteen eta pelotari profesionalen pelota partiduak egongo dira. Iluntzean egongo den talo janarekin eta jarraian egingo den txopo jaitsierarekin amaituko dira aurtengo jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados