Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Josetxu Piperrak eta The Bon Scott Band taldeek joko dute Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko jaietan

TheBonScottBand
AC DCren errepertorioa errepasatuko du The Bon Scott Bandek zapatuan Zelaieta parkean.

Luis Urrengoetxea kaleko Lutaber tabernarien elkarteak gaur hasi eta domekara bitartean ospatuko diren jaiak antolatu ditu aurten ere, egitarauan musika saioak eta umeei zein nagusiei zuzendutako ekitaldiak tartekatuko direla.

Ospakizunak egunean 19:00etatik aurrera egingo den pintxo potearekin eta ordu bete geroago Zornotzako Otxoteak kalejoitik abiatuko duen kalejirarekin hasiko dira.

Biharko prestatutako egitaraua arratsaldeko 19:00etan txistularien ekitaldiarekin abiatuko da eta 20:30ean mus txapelketa hasiko da Donibane txokoan. Ordu erdi geroago igel txapelketari ekingo diote Far-farreko arkupean eta 21:30etatik aurrera txupito gaua egongo da. 22:00etan hasita Kittu taldeak eskainiko duen ekitaldiarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Aurtengo jaiegun nagusia zapatuan izango da eta 10:30etatik aurrera umeentzako puzgarriak, egur jokoak, aurpegi margoketa eta bestelako jokoak egongo dira Euskal Herria enparantzan. Zunba saioak eta trikitilarien ekitaldiak jarriko dute eguerdiko giroa eta 14:30ean sukalki  txapelketako partaideek prestatutako jakiak entregatu beharko dituzte.

Arratsaldeko giroa elektrotxarangak jarriko du 18:00etatik aurrera eta 21:30ean Josetxu Piperrak and The Riber Rock Bandek eta AC DC taldearen errepertorioa lantzen duen The Bon Scott Bandek Zelaieta parkean eskainiko duten kontzertuarekin  amaituko dira eguneko ekitaldiak.

Domeka goizean umeentzat zuzendutako jokoak egongo dira Euskal Herria enparantzan eta 15:00etan egingo den Lutaber errifaren zozketak emango die amaiera aurtengo ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados