Mallabiko Udala
Maristak Durango
Berrizko Udala
Jesuitak Durango

Jaialdia eta Elkartasun kanpaina prestatu dituzte Lourdesko Ama Ikastetxeko Gabonetan

Jaialdia eta Elkartasun kanpaina prestatu dituzte Lourdesko Ama Ikastetxeko Gabonetan

Elorrioko Lourdesko Ama Ikastetxeak hainbat ekintza prestatu ditu Gabonetarako eta lehenengo ekitaldia, Gabonetako Jaialdia, bihar bertan izango da, hilak 18, arratsaldeko 18.30ean Arriola Antzokian. Jaialdia hasi aurretik eta amaieran eskulanak izango dira salgai eta bertan batzen dirua Kainaberako proiektuetara bideratuko da.

Abenduaren 23an ongietorria egingo diote Olentzerori eta umeek beraien eskutitzak eman ostean  kalejira egingo dute Elorrion zehar.

Abenduaren 28tik urtarrilaren 5a arte, Gabonetako Elkartasun kanpainari ekingo diote ikastetxeko ikasleek. Elorrioko Elikagai Bankurako bideratuko diren janariez gain, jostailuak, bizikletak eta pertsonen garbitasunerako eta eskolarako materialak bilduko dira.

Kanpaina honetako bilketa Lourdesko Ama ikastetxean egingo da, lanegunetan 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta larunbatetan goizez. Janariak, Sagastizabal dendan eta Urizar harategian ere utz daitezke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados