Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

120.000 euro bideratuko ditu Atxondoko udalak Apatako pilotalekua konpontzeko

120.000 euro bideratuko ditu Atxondoko udalak Apatako pilotalekua konpontzeko

Atxondoko udalak 120.000 euro inguru bideratuko ditu Apatako pilotalekuan berritze-lanak egiteko. Urtarrilean hasiko dituzten lanak aurreikusitakoak baino handiagoak izango dira eta horregatik kirol instalazioa itxita egongo da lau hilabetez.

Atxondoko udaleko aurreko legegintzaldian onartu zen Apatako frontoian berritze-lanak egitea eta horretarako 50.000 uro bideratu ziren. Baina lanak egin behar zirela eta agintari berriek aurreikusitakoa baino gehiago egitea erabaki dute eta horretarako 2015eko aurrekontuaren aldaketa onartu zuten udaletxean egindako azken osoko bilkuran.  

Hasierako lanak harmailaren atzealdea erabat zerratzea aurreikusten zuten, “haizea eta zikinkeria sartzen delako bertatik” David Cobos alkateak aipatu zuenez. Egoera hori konpontzeko eta eguraldiak frontoi barruko jardueratan izan dezakeen eragina saihesteko asmoarekin, metakrilatozko xaflekik egindako itxitura jartzea erabaki zuten. Ondorioz, pilotalekua guztiz itxita egongo da.

Hobetze lan horretaz gain “beste premia batzuk ere bazeudela” ikusi zuten agintariek eta onartutako aurrekontuaren aldaketak bestelako lanak ere gauzatzea ahalbidetuko du.

Argitasun gehiago

Frontoia margotu behar zela ere aurreikusita zegoen eta horretaz gain “konpondu behar ziren hainbat itogin zegoela ikusi genuen”, Cobosen esanetan. Teilatuko zuloak konpontzearekin batera, frontoiko iluntasuna gutxitzeko aukera zegoela ohartu ziren eta argitasuna gehitzeko asmoarekin argia pasatzen uzten duten xaflak jarriko dituzte.

Kirol-instalazio horretan egingo diren lanak kanpoaldean egingo den biltegi batekin osotuko dira.

Hobetze lanak urtarrilean hasiko dira eta lau hilabete inguru luzatuko direnez, pilotalekua “datorren apirilararte egongo da itxita”, Cobosen esanetan

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados