Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Izurtzako Juanjo Garate eta ‘Tina’ lehiatuko dira Mañarin Artzai Txakurren Euskadiko Txapelketan

Artzai Txakurren Euskadiko Txapelketa jokatuko da zapatuan, 17:00etan hasita, Mañariko elizaren atzealdean dagoen landan. Bederatzi lehiakide izango dira bertan, Izurtzako Juanjo Garate artzaina eta ‘Tina’ txakurra tarteko.

Artxate elkarteak antolatzen dituen txapelketetan “arraza desberdineko txakurrak hartzen dute parte, nahi eta ugarienak border collie arrazakoak diren”, elkarteko kidea eta antolatzailea den Jon Olibaresen esanetan.

Txapelketan izango diren 9 lehiakideak “Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelketen lehen lau sailkatuak izango dira, Bederatzigarren bikotea iaz txapeldunak izan ziren Gaizka Etxaniz azkoitiarra eta ‘Laster’ txakurra izango dira. Etxaniz beste txakur batekin ere egongo da, ‘Ira’ deiturikoarekin hain zuzen.

Artzai gipuzkoarren partaidetza, Oiartzungo Mikel Aizpurua eta ‘Txuli’, Aretxabaletako Javier Gastañaga eta ‘Cool’, eta Azpeitiko Matxinbenta auzoko Pello Segurola eta ‘Kai’ txakurrak osatuko dute.

Bizkaiko partaidetza, Izurtzako Juanjo Garateaz gain, Zeanuriko Olibares eta ‘Bizi’, Lemoako Mikel Pagazurtundua eta ‘Lay’ eta Galdakaoko Bittor Bengoetxea eta Izarrek osatuko dute.

Ariketak

Lehiaketa bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, txakurrek epaileek adierazitako leku batera eraman beharko dute artaldea. Ondoren, zelaiaren ezkerraldean edo eskuman jarriko diren hesiren bateko tartetik pasatu beharko du artaldea.

Lehen ariketa gainditzen duten  bikoteek, bigarren ariketari ekingo diote. Artzainak banderatxoz seinalatutako bidetik gidatu beharko du txakurra eta ondoren, zelai erdian dagoen eskortan artaldea sartzen saiatu beharko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados