Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Izurtzako alkateak 1.500 euroko soldata gordina jasoko du egun erdiko lanaldiagatik

Izurtzako alkateak 1.500 euroko soldata gordina jasoko du egun erdiko lanaldiagatik

Izurtzako Udalbatzak Lorea Muñoz alkatearen lanaldi erdiko liberazio onartu zuen, EH Bilduren botoekin eta EAJaren abstentzioarekin. Saio berean Moñozek jasoko duen soldata ere erabaki zen eta urtean 21.000 euroko lansaria erabaki zen, hau da, hilean 1.500 euroko soldata gordina.

Udalbatzaren bilera berean “batzorde informatiboak eta hauen maiztasuna orain arte bezala mantentzea gomendagarria zela ikusi genuen”, jarduneko alkatea den Oihane Irastorzak azaldu zuenez. 

Lau izango dira, beraz, batzorde informatiboak eta batzar bakoitzera doazen zinegotziak 159 euro jasoko dituzte. Hirigintza, ingurumena eta nekazaritza batzordea hilero bilduko da; Kultura, osasuna, kirola eta parte-hartzearena bi hilerik behin bilduko da; Ogasuna, kontu batzorde berezia eta barne araubide aparteko komisioaren bilerak hiru hilabetez behin izango dira eta Hirugarren adina, inmigrazioa, berdintasuna eta enpleguarena hiru hiletik behin bilduko da. Ohiko udalbatzaren bilkurak bi hiletik behin izango dira.

Legegintzaldiko lehen udalbatzan beste erakunde batzuetako ordezkariak izendatu ziren eta Mankomunitateko plenoaren ordezkariak Lorea Muñoz eta Oskar Zarrabeitia izango dira EH Bildu eta EAJtik, hurrenez hurren. Erakunde horretako gobernu batzordeko kidea eta EUDEL zein Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko ordezkaria Muñoz izango da.

Oihana Irastorza zinegotziak ordezkatuko du Izurtzako Udala Urkiola Landa Garapen eta Urkiolako Parke Naturala elkarteetan; UEMAko batzarretara Iker Ballarin joango da eta Julio Cuesta izango da Erralde hiltegian eta Basoa konfederakundeko ordezkaria.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Kerman

    el sueldo, a media jornada, para lo que es Izurtza, es un disparate

    Deja una Respuesta
  2. Kerman

    el sueldo, a media jornada, para lo que es Izurtza, es un disparate

    Deja una Respuesta
  3. kontatu

    Iurretako alkatearen soldata 60000 ??? orain da urte asko.

    Deja una Respuesta
  4. kontatu

    Iurretako alkatearen soldata 60000 ??? orain da urte asko.

    Deja una Respuesta
  5. langilea

    Ez da soldata makala. Beste batzuk, diplomatura, lizentziatura, masterra, 4. perfila eta oposaketa eginda ere ez dugu horrenbeste irabazten.

    Deja una Respuesta
  6. langilea

    Ez da soldata makala. Beste batzuk, diplomatura, lizentziatura, masterra, 4. perfila eta oposaketa eginda ere ez dugu horrenbeste irabazten.

    Deja una Respuesta
  7. Casta, de la wena

    Pasada bat! Liberación oso 3000 ??? ? Joé con los castas! Izurtzak lagun besterik ez ditu …

    Deja una Respuesta
  8. Casta, de la wena

    Pasada bat! Liberación oso 3000 ??? ? Joé con los castas! Izurtzak lagun besterik ez ditu …

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados