Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Izarren Distira Durangaldeko gazte sortzaileen bila dabil

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak Izarren Distira ekimena antolatu du bigarrenez. Aurten kasting eta galaz haratago joango da. Izan ere, ikus-entzunezko formatudun ikuskizunak aurkeztu daitekeela izango da aurtengo berrikuntzarik nabariena. Beraz, gazteek bideoklip, laburmetrai zein bestelako bideoak aurkezteko aukera izango dute.

Hautaketa probak hilaren 17an Durangon, 18an Elorrion eta 19an Berrizen izango dira, eta hilaren 29an, berriz,  gala erakustaldia gauzatuko da Durangoko San Agustin Kultur Gunean.

Ekintzen artean, Durangaldeko gazteek ‘Revolta Permanent’ rap taldearen bideokliparen grabazioan extra moduan parte hartzeko aukera izango dute. Izan ere, ‘Kantuka’ single berriaren sustapen lanetan murgilduta daude eta urrian grabazioaren zati bat eskualdean bertan egingo dute.

Guztira hiru sari banatuko dira aurten. ‘Euskara onari saria’ izango da nagusia, bertan taldekide bakoitzak bideo kamara bat eramango du. Bestetik,‘Ikuskizun onenaren saria’-k argazki kamara bat banatuko du taldeko partaide bakoitzarentzat. Hirugarren sarituek, berriz, MP5 bana jasoko dute.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, ikuskizunak euskara hutsean izan behar dira, eta partideen adina, 12 eta 18 urte bitartekoak. Talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztuko du eta talde mistoak izatea aintzakotzak hartuko da. Ikuskizunen iraupena gutxienez bi minutu eta gehienez 10 minutukoa izango da.

Joan zen ekainean Urduñan ospatu ziren Sormen Topaketei esker Durangaldeko gazteek beraien gaitasun sortzaileak ludikotasunaren baitan landu izan dituzte. Beste eskualde batzuetako gazteekin batera hainbat diziplina artistiko jorratzeko aukera izan zuten barnetegian, antzerki teknikak, bideogintza, musika, gorputz espresioa, besteak beste. “Gazteek hamaika zaletasun eta irrika ezberdin dauzkate, eta zaila izaten da behar hauei erantzuteko espazioak topatzea”,

Parte hartu  nahi duenak info@izarrendistira.com helbidera idatziz izena eman dezake edo 663 083 736 telefonoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados