Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Iurretan jarri dute egunerokoaren zientzia gerturatzen duen ‘Zientzia kalean’ erakusketa

Herritarrek egunero esku artean dituzten edo  kontsumitzen dituzten objektuen atzean dagoen zientzia bistaratzea nahi duen ‘Zientzia kalean’ erakusketa Iurretako Amilburu plazan egongo da otsailaren 21era arte. Dibulgazio-jarduera hau euskaraz eta gaztelaniaz egindako 11 infografiaz osatuta dago.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmo honek mugikorraren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. Baita , jogurtaren, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barra baten edo  fruituen konposizioaren berri ematen du.

11 paneletan eskaintzen den informazioa, bakoitzean jarrita dagoen QR kodearen bitartez deskarga daiteke.

Bisita gidatuak

Datorren martitzenean, bi bisita gidatu antolatu ditu Iurretako Udalak dira. Lehena, euskaraz, arratsaldeko 17:30ean eta, bigarrena, gaztelaniaz 18:30ean. Bisita gidatuetan infografiak egin dituzten lantaldeko bi kide izango dira, ilustratzaile  zientifikoa bata eta bestea, zientzialaria. Bisitak bertaratzen den publikoari  eskainiko zaizkie.

Bestalde, ‘Zientzia kalean’ galdera-sortaren txapelketa ere antolatu da. Parte hartzaileek, infografien edukia kontuan hartu eta hamaika galdera dituen galdetegiari erantzun beharko diete, online edo paperean, otsailaren 21a arte. Lehiaketa amaitutakoan, bertako produktuen otzara zozketatuko da galdetegia zuzen erantzun dutenen artean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados