Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretako Literatur Lehiaketak 400 partaide izan ditu

Iurretako Literatur Lehiaketak 400 partaide izan ditu

Iurretako Literatur Lehiaketak ia 400 lan jaso ditu aurtengo hamargarren edizioan. Ipuinak, bertsoak eta komikiak aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Sariak pasadan astean banandu ziren Ibarretxe Kultur Etxean eta Kristina Mardaras iurretarra aurkezle lanetan aritu zen.

Aurtengo edizioa berezia izan dela esan dute antolatzaileek. “Erreferente bihurtu da eta kontsolidazioa lortu du, erronka handia bazen ere, urtez urteko lanak merezi izan du”, adierazi dute.

Aurten, aurreko edizioekin alderatuz, helduen sailean, bai ipuinetan zein bertsotan, Euskal Erkidego zein Estatutuko jende gehiago aurkeztu da lehiaketara.  Guztira 2.215 euro banandu dira sarietan: txikienek liburu sortak, gazteek liburu bonoak, eta helduek diru-saria jaso dute.

Ipuinen atalean, sariatuak honako hauek izan dira: Durangoko Uzuri Cediel eta Irati Novoa, Otxandioko Maialen Garaigordobil, Zaldibarko Nora Narbaiza eta Imanol Blanco iurretarra.

 

Komikien sail berria

Bertsotan, berriz, Eñaut Armentia durangarra, Zaldibarko Mahassine Afakir, Unai Blanco iurretarra, Iñigo Legorburu Errenteriakoa eta Justo Delgado durangarra suertatu dira garaile.

Azkenik, komikien atalean, Viktoria Garitagoitia durangarra izan da irabazlea. Aurten gaztetxoei begira sail berria izan da hau, 12 urtetik aurrerakoentzat bereziki sortua. “Oso harrera ona izan du eta argi dago sail honen premia zegoela”, azpimarratu dute antolatzaileek.

 

DURANGON. Iurretako albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados