Durangoko Udala
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Jesuitak Durango

Iurretako institutuko ordezkari bat izan da Bruselan egindako Confint konferentzian

Iurretako institutuko ordezkari bat izan da Bruselan egindako Confint konferentzian

Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko DBH 4. mailako Ane Unzalu, Euskadiko ordezkaria izan da Bruselan maiatzaren 19tik 23ra bitartean burututako Confint-en, hau da, Zaindu dezagun Lurra Gazteen Nazioarteko Konferentzia.

Ane Unzalu Estatuko beste hamar ikaslerekin batera izan da Bruselan, tarteko berarekin batera Euskadi ordezkatzen zuen Barakaldoko Beurko institutuko beste ikasle bat. Konferentzian Europa osoko beste ikasleekin eztabaidatu dituzte aldez aurretik hartutako erabakiak.

Brusela lan saioak ingurumena eta jasangarritasuna izan dute abiapuntu, azken asmoa mundua nolakoa izan beharko litzatekeen gazteen ikuspuntutik hitzartzea baita. Bertan hartutako erabakiak eta hitzartutako manifestoa agintariei luzatu zaizkie.

Eskola jasangarriak

Confint egitasmoa Agenda XXI ekimenaren barne ‘Eskola jasangarriak’ izendatutako ikastetxeetako ikasleek lantzen duten prozesua da. Lehenengo, ingurumena eta jasangarritasunari buruz gai batzuk jorratzen dituzte eta horiek buruzko erabaki eta konpromiso batzuk hartzen dituzte ikastetxean bertan.

Erabakiak eta konpromisoak, Euskadiko Confint-en eztabaidatzen dira berriro eta bertan hartutako konpromisoak Estatuko Confint-en partekatzen dira beste ikasleekin. Azkenik, Europa mailako Confint-en lantzen dira gaiak eta azken erabakiak hartzen dira.

Aurtengo Confint-eko lanak maiatzaren 18an hasi zituzten Juan Orobiogoitia Institutuan eta maiatzaren 27an Busturian batzartu ziren Euskadiko ikastetxeetako 80 ikasle inguru. Saio horretan hitz egindakoa eta bertan hartutako erabakiak Iñigo Urkullu lehendakariaren aurrean azalduko dituzte Busturiko Madariaga dorretxean ekainaren 2an egingo den bileran.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar

    Zorionak Ane, ea ” Eskola jasangarriak” ez eze “Herri jasangarriak” ere lortzen ditugun. Badugu zugandik zer ikasi.

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Zorionak Ane, ea ” Eskola jasangarriak” ez eze “Herri jasangarriak” ere lortzen ditugun. Badugu zugandik zer ikasi.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados