Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretako eta Elorrioko liburutegiak sarituak izan dira

Iurretako eta Elorrioko liburutegiak irakurzaletasuna bultzatzeko egiten ari diren ahaleginek saria merezi izan dute. “Maria Moliner” XIV. Kanpainaren Deialdian sari bana jaso dute hain zuzen ere. Horregatik, haur eta gazteentzako 200 liburuko lotearekin saritu dituzte bibliotekak.

Elorriok bigarrenez jaso du saria, eta oraingoan “Liburutegia: denerik denontzat” egitasmoari esker izan da. Iurretaren kasuan, berriz, zazpigarren aldiz jaso du saria, “Liburutegia berriz pentsatzen” plangintzagatik. Aurten gainera, aipamen berezia lortu du Ibarretxe Kultur Etxea dagoen bibliotekak egitasmo honek  erakutsitako kalitateagatik.

Iurretako bibliotekak aukera hau aprobetxatu nahi du saria jaso duten gainontzeko biblioteka guztiak zoriontzeko, “eguneroko lanean proiektu horiek gauzatzeko euren giza baliabide eta materialen zati handia inbertitzen baitugu, irakurle berrien eta etorkizuneko irakurle helduen artean zubi-lana eginez”, adierazi dute.

FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina honetan Kultura Ministerioko Liburu, Agiritegi eta Liburutegien Zuzendaritzarekin eta Coca-Cola España Fundazioarekin lankidetzan aritu da, 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea helburu duten proiektuei pizgarriak emateko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados