Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Itxitura lanak egingo ditu Mallabiko Udalak frontoian, eraginkortasun klimatikoa hobetzeko

Hasieratik, Mallabiko frontoiko probalekua kirol tradizionalari lotuta egon da, batez ere idi-probei. Denborak aurrera egin ahala, ordea, haren erabilerak zabaldu egin dira, eta, horretarako, harrizko zoruan tarima desmuntagarri bat jarri zuen Udalak. Horri esker, espazioa beste kirol-jarduera batzuetarako egokitu zen eta gaur egun, instalazioak askotariko erabilerak ditu, hala nola gimnasiorako gunea, beharrezko ekipamenduarekin hornitua, eta diziplina anitzeko espazio bat, yoga, gimnasia eta antzeko jarduerak egiteko egokitua.

Jaduera horiek behar bezala gauzatzeko probalekuaren barne-tenperatura egokia ez dela egiaztatu da erabiltzaileen ekarpenei esker eta egoera horren aurrean, Mallabiko Udalak konponbidea eman eta hobekuntza lanak egingo ditu bertan, espazioaren eraginkortasun klimatikoa hobetzeko.Egingo diren esku-hartzeen artean, barne-itxitura bat jarriko du probalekuaren alboko fatxadan, eta bertako aireztapen-hutsuneak itxiko ditu, eraikinaren isolamendu termikoa hobetzeko.

Lanak martxoko bigarren astean hastea aurreikusten da, eta gutxi gorabehera bi asteko iraupena izango dute. Guztira 45.901,35 euro bideratu ditu Udalak lan horietara eta Apon Berri enpresa izango da horiek aurrera eramatearen arduradun.

Hobekuntza honen bidez, Udalak probaleku-frontoiko erabiltzaileentzako erosotasuna handitu nahi du, udal-azpiegiturak hobetzeko eta herritarren ongizatea bermatzeko duen konpromisoa berretsiz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados