Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Isildutakoak batzen dituen ‘Gerra eta errepresioa Elorrion 1936-1945’ liburua aurkeztu dute

Laumunarrieta 1937 Elkarteak eta Elorrioko Udalaren ‘Gerra eta errepresioa Elorrion 1936-1945’ liburua argitaratu dute, bertan Mikel Diego Barajas historialari eta ikerlariak eskuratutako bekaren emaitza agertzen dela. Liburua egun gutxi barru Turismo Bulegoan salgai jarriko dute.

Euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu berri den argitalpenak “sufrimenduak markatutako garai baten egia ezagutarazteko eta erreparazioan eta justizian sakontzeko” helburuak nabarmentzen ditu. Lanean agertzen diren argazki eta dokumentu galeria zabalak ezinbesteko erreferentzia dira Gerra Zibileko eta frankismoaren lehenengo urteetako Elorrioko eta Euskal Herri osoko historia ezagutzeko.

Mikel Diegok egindako lana “dokumentuen eta lekukotzen esplorazioan eta informazioaren kontsultan oinarritutako ikerketa lan sakona da” liburuaren aurkezpenean adierazi zutenez. Gainera, “gerra bidegabe baten ondorioak  jasan eta bizi izan zituzten Elorrioko herritarrei gutxieneko aintzatespena egiteko aukera emango digu”, Idoia Buruaga alkateren esanetan.

Liburuko testua Mikel Diegoren ikerketa bekaren emaitza da eta bertan “orain arte isilduta eta ahaztuta egon den guztia jasotzen du; gure etxeetan lurperatuta egon den eta gure adinekoek isildu duten guztia”, Maria Herrero alkateordeak azpimarratu zuenez. 30 testigantza biltzeaz gain giza eskubideak urratu izan zituzten 300 elorriarren zerrenda azaltzen da. “Lan hau giza eskubideak urratu zitzaizkien pertsona guztiei zor diegu”, egilearen arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados