Banner en desktop Banner en moviles
Abadinoko Udala
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango

Ireki da Amorebieta-Etxanoko Aurrekontu Parte-hartzaileetarako proposamenak aurkezteko epea

Apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, herrian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek, baita udalerrian egoitza duten elkarteek eta erakundeek ere, udal aurrekontuaren zati bat zertan erabili proposatu ahal izango dute.

Arkalaz! programaren baitan kokatzen den ekimen honek herritarren parte-hartze zuzena eta aktiboa bultzatu nahi du, Amorebieta-Etxanoko garapenarekin zerikusia duten erabakietan.

Prozesuak hiru fase ditu. Lehenengoa, proposamenak biltzekoa, hiru hilabetez egongo da zabalik. Aurkeztutako proposamenek udal eskumeneko gaiak jorratu behar dituzte eta zenbait irizpide bete: legezkoak izatea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak, udalerri osoarentzat esanguratsuak eta etorkizunean ezohiko gasturik ez sortzea.

Proposamenak aurkezteko aukera desberdinak izango dituzte herritarrek; online, esteka honetan eskuragarri dagoen inprimakia edota aurrez aurre, udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Zelaieta Zentroan.

Ez dira onartuko honako hauekin lotutako proposamenak: langile edo zerbitzuen kontratazioa, dirulaguntzak, bekak, zergen inguruko erabakiak edo Udalaren eskumenetik kanpo geratzen diren gaiak. Halaber, edukiz iraingarriak edo diskriminatzaileak diren proposamenak baztertu egingo dira.

Bigarren fasea

Behin lehen fasea itxita, prozesuaren bigarren fasea uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean garatuko da, eta udaleko sail desberdinek proposamenen ebaluazio teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa egingo dute. Irizpideak betetzen dituzten proposamenak azken fasera pasatuko dira, eta 2026ko udal aurrekontuan sartzeko lehentasuna izango dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak prozesu horretan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, tokiko administrazioak gardentasunarekin, herritarren parte-hartzearekin eta garapen komunitarioarekin duen konpromisoa islatuz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados