Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ingelesa eta euskara uztartuko dituzte Iurretan gauzatuko diren Udako Tailerrak

Ingelesa eta euskara uztartuko dituzte Iurretan gauzatuko diren Udako Tailerrak

Euskaraz eta ingelesez garatuko dira aurten ere Iurretako Udalak umeen aisiari alternatiba bat emateko asmoz antolatu dituen Udako Tailerrak. Antolatzaileen esanetan “modu hezigarri batean umeentzako aberasgarriak diren” ekintzak burutuko dira uztailean zehar, “beraientzat entretenigarri eta dibertigarriak” diren baliabideetan oinarrituta.

Tailerrak 3 eta 14 urte bitarteko umeentzat prestatuta daude eta, adinaren arabera, bost taldetan banatuko dira. 3 eta 4 urteko umeek euskaraz burutuko dituzte ekintzen %70a eta gainerako %30a ingelesez. 5 eta 6 urtekoek, 7 eta 8 urtekoak, 9,10 eta 11 urtekoek eta 12, 13 eta 14 urtekoek osatutako taldeak berriz, euskaraz burutuko dituzte ekintzen %50a eta ingelesez beste %50a. 

Bi hizkuntza praktikatzeaz gain, programa honen asmoa ikasteko interesa piztea da eta horretarako ludikotasunaz baliatuko da. Gainera, generoaren ikuspuntutik umeen garapena integrala sustatu, ingurumenarekiko errespetua landu edo kultura aniztasuna lantzen ere saiatuko da.

Jarraituko den metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, non umeak protagonistak izango diren. Horrez gain, talde lana bultzatuko da, ekintzak era ludiko eta dibertigarri batean burutuz.

Programa osoa Iurretako eskola publikoaren lokaletan burutuko da eta ekintza gehienak herrian zehar eta aire librean egingo dira, bertan dauden baliabideak aprobetxatuz. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean burutuko diren Udako Tailerren ordutegia goizeko 9.00etatik 14.30etara izango da.

Herritarrak lehentasuna izango dute

Bertan parte hartzeko lehentasuna izango dute Iurreta herrian erroldatutako umeak. Ondoren, Maiztegi Herri eskolan matrikulatutako umeak izango dira kontuan eta, azkenik, beste herrietako umeak, betiere izen-emateren arabera.

Udako tailerrak bat, bi, hiru edo lau asteko iraupena izan dezakete eta matrikularen prezioa iraupena eta umeen jatorriaren arabera ezarriko dira. Esaterako, herrian erroldatutako ume batek 58 euro ordainduko ditu astebeteko tailerrean parte hartzeagatik eta 233 euro lau astekoagatik. Iurretan erroldatuta ez dagoenak berriz, 87 euro ordainduko ditu aste beteko tailerragatik eta 350 euro lau astekoagatik.

Interesatutakoek www.iurreta.net web orrian edo Ibarretxe Kultur etxean eta Iurretako Udaletxean eskuragai dauden izen-emate orria bete behar dute eta apirilaren 13tik 24ra bitartean entregatu, goizeko 09.00etatik 13.30era edo arratsaldeko 15.00etatik 19.30era. Matrikularen zenbatekoa bankutik ordaindu behar da eta behin-behineko zerrendak ateratzean itzulketa ezinezkoa izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados