Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Ikertzeko zerk duen lehentasuna aztertuko dute Topa Gerediaga jaian

Ikertzeko zerk duen lehentasuna aztertuko dute Topa Gerediaga jaian

Gerediaga elkarteak igandean, ekainak 7, ospatuko duen Topa Gerediaga jaiaren baitan, Durangaldeko ikergaien artean zerk duen lehentasunari buruz mintzatuko dira hainbat aditu. Solasaldia goizeko 10.30ean hasiko da Astolako auzitegi etxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekitaldi horretan Gerediagaren ibilbidean “arlo ezberdinetan aholkulari izandako lagunak” izango dira protagonista eta aholkulari bakoitzak bost minutu izango ditu bere arlo arloari dagokion lehentasuna zein den plazaratzeko. Gero, partaide guztien eta eztabaida saiora hurreratzen direnen arteko solasaldiari egingo diote.

Gonbidatuak

Solasaldian izango diren adituak honako hauek izango dira:

Iñaki Goiogana; Errepublika eta gerra garaiko aditua da. Memoria historikoa arloko historialaria eta Sabino Arana Fundazioko artxiboko arduraduna.

Iñaki Irigoien; Euskal folklorea ikertzen jardun izan du eta batez ere Bizkaiko dantzak. Dantzari Dantzari buruz ikerketak egin ditu eta Durangaldeko hainbat dantzaren berreskurapenean pertsona garrantzitsua da.

Dona Gil eta Armando Llamosas; Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko arkeologia zerbitzuko langileak dira. Durangaldeko ondarearen gaineko ikerketa askotan aholkulariak izan dira.

Alberto Santana; Bizkaiko Foru Aldundiko etnografoa da. Baserrien historia arkitektonikoari buruzko ikerketak burutu ditu.

Jose Luis Lizundia; Euskaltzaindiako kidea eta Gerediaga Elkarteko sortzaileen taldekoa da. Euskara eta bereziki toponimia arloko ikerlaria da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Gerediaga Elkartea

    Parte hartuko duten hizlarien araberakoa izango da. Batzuek euskaraz jardungo dute eta beste batzuk gazteleraz. Osteko solasaldia ere bertaratzen direnek aukeratzen duten hizkuntzaren araberakoa izango da.

    Deja una Respuesta
  2. Gerediaga Elkartea

    Parte hartuko duten hizlarien araberakoa izango da. Batzuek euskaraz jardungo dute eta beste batzuk gazteleraz. Osteko solasaldia ere bertaratzen direnek aukeratzen duten hizkuntzaren araberakoa izango da.

    Deja una Respuesta
  3. Durangar

    Zein hizkuntzatan izango da solasaldia?

    Deja una Respuesta
  4. Durangar

    Zein hizkuntzatan izango da solasaldia?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados