Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ikaslez gainezka zabaldu da gaur Durangoko Azoka

Ikaslez gainezka zabaldu da gaur Durangoko Azoka

Gerediaga Elkarteak Ikasleen Eguna berreskuratu du aurtengo Durangoko Azokarako, eta arrakasta handiz gainera. Landako Guneak gaur goizean ateak zabaldu dituen lehen momentutik, gaztetxoak izan dira jaun eta jabe. Gaur arratsaldean inaugurazio ekitaldia burutuko da, eta Eskoziak izango du ezinbesteko protagonismoa.

Euskal Herriko 22 ikastetxek parte hartu dute, eurentzako antolatu duten programazio zabalarekin. Kontzertua eskaintzeaz gain, idazle edo itzultzaile bihurtzeko aukera izango dute, kazetari lanetan arituko dira, edota web orrialdeak sortuko dituzte, besteak beste. Azokak aurten eskaintzen dituen guneetatik ibili dira ikasleak.

Inaugurazio ekitaldia, berriz, arratsaldeko 18.30ean ospatuko da Areto Nagusian. Bertan, Eskoziak ezinbesteko protagonismoa izango du, eta herri gonbidatu bezala, bertako kultura eta hizkuntza propioa ezagutzeko aukera emango du Azokak. Ekitaldian John Stewart gaiteroa eta Johm Boldaun gitarrajolea musika emanaldia eskianiko dute. Joxemari Carrere ipuinkontalariak, berriz, Jaun Zuria Bizkaiko lehengo Jaunaren elezaharra kontatuko du.

 

Estatu Batuetara, Argizaiola

Ahotsenea, Kabi@, Irudienea, Plateruena, Saguganbara, Szenatokia, Areto Nagusia, Areto Nagusia eta Azoka TV izango guneak.  ‘Hiria’ deitutako egitasmoak Durango osora hedatzea du asmoa. Izan ere, Landakotik San Agustinera euskal kultura bor-borrean izango da igandera arte.

Argizaola Saria William A. Douglass antropologo estatubutuarrari emango dio Gerediagak, Estatu Batuetan euskal kulturaren aditu nagusitzat jotzen da William. Ekitaldia bihar izango da San Agustin Kultur Gunean, 20.30ean.

Beraz, osagai guztiak lapikoan daude euskal kulturari ezinbesteko bultzada emateko Durangon.

 

Durangoko Azoka 2013

 

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados