Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Ibilbide gidatuekin eta bestelako ekitaldiekin osotuko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak

ElorrioArgiñeta
Argiñetako
hilerria bisitatuko dute ‘Zenita berdea’ ibilbide gidatua egiten dutenek.

Irailaren 30ean hasi eta urriko asteburuetan Bizkaia osoan burutuko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. ‘Paisaia bizia’ izenburuarekin hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangon, Zornotzan zein Gerediaga elkarteak eskualdeko herrietan diseinatutako bederatzi ibilbide gidatu.

Gerediagak prestatutako pasealdiak Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar herrietan gauzatuko dira. Ibilbide hauek herrietako paisaia gerturatuko diote bisitariari, “eta paisaiarekin batera, inguruaren ondarea, historia eta aberastasuna” ezagutzeko aukera emango dute, Gerediagatik azaldu dutenez.

Paisaia ezkutuak

Hiru hitzordu izango dira Durangon urrian zehar, tarteko Arte eta Historia Museoa antolatu eta  Kurutzesantu Museoan hilabete osoan ikusgai egongo den ‘Iragana. Paisaia oroimenean’ argazki erakusketa.

Urriaren 28an ‘Etorkizuna: paisaia ezkutuak aurkitzen’ deituriko bisita gidatuak egingo da goizeko 11:00etan Kurutzesantu Museotik abiatuta eta hurrengo egunean, egun osoan, Txelu Angoitiak emango duen ‘Oraina: paisaia begiradan’ argazkigintza lantegia burutuko da leku berean. Ekitaldi hauei buruzko informazioa eta plazak erreserbatzeko 946 033 938 telefonora deitu behar da.

Selfie joko-lehiaketa

Zornotzako Ametx erakunde autonomoak lau ekimen desberdin prestatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Lehen hitzordua urriaren 19an (19:30ean) Zelaieta Zentroko auditorioan izango da, Enriqueta Sesmerok eskainiko duen  ‘Neu naiz neure paisaia. XV-XVI mendeetako Zornotzako jendea eta tokiak’ hitzaldiarekin.

Urriaren 21earako bi ekimen prestatu dira. Alde batetik, ‘Paisaia begiradan’ argazkigintza-lantegia eskainiko du Txelu Angoitia argazkilariak, goizeko 10:00etan hasita. Bestalde, ‘Arburu, talaia bikaina’ bisita gidatuak egingo dira goizeko 11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz Iñaki García geologoaren eskutik, Gorozika-Bizkargi pista eta Zornotza-Bizkargi pista gurutzatzen diren tokitik abiatuta.

Urriaren 16tik 21era bitartean berriz, Zornotzako paisaiak ezagutzeari eta identifikatzeari buruzko Selfie joko-lehiaketa egingo da. Lehiaketari buruzko informazioa zein gainontzeko ekitaldietan izen ematea Ametx Erakunde Autonomoaren  946 300 650 telefonoan egin behar da.

9 ibilbide eskualdean

Atxondo, irailak 30
‘Paisai sinbolikoak, gure mitologia eta gure arbasoak’
Ordua: 17:00etan, Ibilbidea. 19:00etan, ‘Gutik zura’ dokumentala.
Topagunea: Axpeko plaza
Hizkuntza: elebiduna

Otxandio, urriak 1
‘Paisaiaren lehengaiak’
Ordua: 10:30 euskara, 12:30 gaztelera
Topagunea: Udaletxeko plaza
Erakusketa Irailak 30tik urriak 8ra. Zapatuak 13:00tik 14:30era eta 19:00tik 20:30era. Igandeak 13:00etatik 14:30era

Zaldibar, urriak 7
‘Gure historiaren zaindariak’
Ordua: 12:30 gaztelera; 16:30 euskara
Topagunea: Bizkaiko Diputazio plaza (udaletxeko plaza)

Garai, urriak 8
‘Gure zuhaitzak, artea’
Ordua: 10:30 gaztelera, 12:30 euskera
Topagunea: Momoitioko San Juan

Soinu-paisaiak. Familiarentzat tailerra
Ordua: 10:30 gaztelera, 12:30 euskera
Topagunea: Eleizabarri (udaletxearen atzeko eliza)

Iurreta, urriak 21
‘Paisaiaren soinuak, iluntasunaren soinuak’
Ordua: 16:30 gaztelera, 18:00 euskara
Topagunea: San Migel plaza

Izurtza, urriak 22
‘Soinu-paisaiak’
Bisita gidatua + familiarentzat tailerra
Ordua: 10:30 euskara, 12:00 gaztelera
Topagunea: Izurtzako Fosroc Euco parkina

Mañaria, urriak 28
‘Gizakiaren aztarna isilak’
Ordua: 11:00 euskara, 17:00 gaztelera
Topagunea: Udaletxeko plaza

Organo kontzertua
Ordua: 19:30, Jasokundearen eliza

Berriz, urriak 29
‘Besoitaormaetxea eta Oizko paisaien bilakaera’
Ordua: 10:00 euskara, 12:30 gaztelera
Topagunea: San Juan Ebanjelari eliza

Elorrio, Urriak 7, 8, 14, 15
‘Zenita berdea. Elorioko landa-auzo baten zehar paseoa’
Eguna eta ordua: urriak 7-14, 16:00 / urriak 8-15, 11:00
Iraupena: 3 ordu
Hizkuntza: Euskera / Castellano
Topagunea: Elorrioko turismo bulegoa. Berrio Otxoa kalea 15, Elorrio

Bisitak eta ekintza guztiak doakoak badira ere, beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik leku kopuru mugatua dagoelako ibilbide guztietan. Izen-emateko ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzi edo 673 005 981 telefono zenbakira deitu behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados