Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Ia 400 idazlan jaso dituzte aurtengo Literatur Lehiaketan

Ia 400 idazlan jaso dituzte aurtengo Literatur Lehiaketan

IX. Literatur Lehiaketaren sariak banandu ditu Iurretako Udalak. Aurten, ia 400 idazlan jaso dituzte ipuin eta bertso idatzien modalitateetan. Helduen atalean, Barakaldoko Gotzon Hermosillak eskuratu du lehenengo saria “Deabrua du iheskide” ipuinari esker. Bertsoen atalean, berriz, Iñigo Legorburuk aurkezturiko  “Mila pertsonaia persona bakarrean” lana saritu dute.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako partaideen artean eta ipuin atalean, lehenengo saria Udane Azkorbebeitiarentzat izan da “Txiki eta misterioa” lanagatik; bigarrena berriz Maddi Iñarrarentzat joan da “Pintzen magikoa” ipuinagatik. Marina Corpionen “Hartz zuria” lanak hirugarrian saria jaso du.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Imanol Blancok jaso du lehenengo saria “Hilerriko misterioa” lanarekin; bigarrena, ordea,  Xabier Bilbaorentzat joan da “Amets hutsa” ipuinagatik, eta hirugarrena María de Ruedarentzat izan da “Iturri magikoa” lanagatik.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailan Amaia Elizaranek aurkezturiko “Rastalen ametsa” lanak lehenengo saria merezi izan du. Bigarrena, berriz, Txaber Odiagak eskuratu du “Mao eta animaliak” ipuinari esker eta hirugarrena Karim Herreraren “Mundua ezagutu nahi zuen pinguinoa” lanak jaso du. Bertsoen atalean, Ane Derteanok jaso du lehenengo saria “Planetak” lanari esker.

 

“Limonada edaten zuen ahuntza”

Bestalde, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleen artean, lehen saria Garoa Galiciaren “Ibai ertzean limonada bat edan nahi zuen ahuntza” lanak eraman du. Aitor Marcosen “Azkarrenak irabazten du beti” ipuinarentzat izan da bigarrena, eta hirugarrena Ainhoa Etxanoren “Itsaso ilargian”.

Hirugarren eta laugarren mailakoen artean, Idoia San Martinen “Gaizkileen besoetatik urruntzea erreza balitz…”, ipuinak eskuratu du lehenengo saria. Bigarrena, Kerman Alonsoren “Dengardeko infekzioa” lanak eskuratu du eta hirugarrena, berriz, Leire Bovedaren “Hirugarren gurpil baten beharra” lanarentzat izan da.

Azkenik, Batxilergoko lehenengo saria Leire Aiartzaguenarentzat izan da, “Bereterretxeko istorioa” lanari esker.

 

DURANGON. Iurretako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados